argia.eus
INPRIMATU
Ebola izurritea beherantz
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko otsailaren 05a

Osasunaren Mundu Erakundeak urtarrilaren 21ean adierazitakoaren arabera, Afrikan astero ebolaz kutsatzen direnen kopurua erdira etorri da abuztuko eta iraileko datuekin alderatuta. Bidean ia 9.000 pertsona hil dira, eta milaka asko ebolak jota edo ahulduta geratu dira.

Liberian, Ginean eta Sierra Leonan daude gaixo gehienak, eta jaitsiera ez da proportzio berean eman herrialde horietako bakoitzean. Beherakada nabarmenena Gineakoa izan da. Sierra Leonakoa, aldiz, oso apala. Izan ere, gaixo kopuruaren gutxitzea nazioarteak egindako ahaleginarekiko proportzionala izan da.