argia.eus
INPRIMATU
Baratzea
Jakoba Errekondo 2015eko otsailaren 05a

Baratzea eskola paregabea da. Bertan gauza mordoa ikas daiteke. Baratzerik gabeko eskolarik ez litzateke ametitu behar. Ariketa, elikadura, biodibertsitatea, paisaia kulturala, genetika, garaian garaikoa, belaunaldien arteko trukea, lurraren eta gure osasunaren arteko loturak, estetika, gastronomia, ekosistemaren oreka, ikerketa... Izan ere, zer ez da ikasten baratzean?

Argazkikoa Orioko ikastolako baratzea da. Haiek harago doaz: espiralak, artea, biodinamika, permakultura... Igarriko zaie, gero, hor ikasiko duten ikasleei. Besteen aldean aurrean ibiliko dira.