Mikel Urdangarin
Zer: 2015 Bakarkako bira. Hurrengo kontzertuak: Getxo (otsailak 8), Heleta (otsailak 13), Irun (otsailak 14), Lizarra (otsailak 15), Zumaia (otsailak 20), Durango (otsailak 21), Donostia (otsailak 22), Madril (otsailak 27).
-------------------------------------------------------------
Bilboko Arriaga antzokian aurkeztu du Mikel Urdangarinek hurrengo lau hilabeteetan egingo duen bakarkako bira. Hamazazpi urte daramatza zornotzarrak oholtza gainean, eta “parentesi” horretako bi abesti jo zituen bertan, ibilbide horren bi muturrak lotu nahian: konposatu zuen lehen kanta, Bazkalosteko Kafea (Haitzetan, 1997) eta egindako azken lanetik (Jainko Txiki eta Jostalari hura) hartutako Herri Zaharra. “Kantu bat eta bestea lotzen duen parentesi horretan beti jo izan dut lagunduta. Eta lehenengoz bizitzan taula gainean bakarrik jo nahi dut”, adierazi du Urdangarinek.
“Bira hau egin daitekeen birarik berriena eta erronkarik handiena” dela uste du abeslariak. Euskal Herrian barna eramango duen 21 kontzertuko tour-arekin Urdangarinek publikoaren gertutasuna bilatzen du. Antzokiez gain, museo ugaritan ariko da bakarka, Irungo Oiasson adibidez; baita kafe antzoki eta kultur etxeetan ere. “Lan askorekin” ibiliko dela azaldu du, “bi eta hiru kontzertuetako asteburuak etorriko zaizkit eta”.
Biluztasuna da helburua: “Kantuak sortzez diren modukoak aurkeztu nahi ditut, jaiotzen diren era horretan”. Etxeko sukaldean bakarrik sortzen ditu Urdangarinek abestiak, gitarrarekin. “Hori erakutsi nahi dizuet, etxeko sukaldeko bakardade horretako Mikel hori”. Ez baxurik, ez biolinik, ez bateriarik... “Sortu ziren bezala, ahotsa eta gitarrarekin, besterik ez”.
Tira, agian zertxobait bai, izan ere, urte bukaeran argitaratu nahi duen disko berriko abestiak aurkezteko ere baliatuko du kontzertu sail hau, “bukatu gabe egongo balira bezala”. Eta birak aurrera egin ahala, abesti berriak sortu eta aurkeztuko ditu. “Sortze prozesu hori eta zein sorkuntza unean nagoen erakutsi nahi diot jendeari. Denbora luzez izan dut buruan ideia, baina sekulan ez naiz ausartu pausoa ematera. Orain horrelako bira bati aurre egiteko prest sentitzen dut nire burua”. Bakarkako diskurtsoari eutsi nahi dio baina, zergatik orain? “Agian, gitarrarekin dudan harremana hobetu delako, lagun sentitzen dudalako, bien artean ikuskizun ona eskaini ahal dugula sentitzen dudalako”.
Oraindik ez daki norekin eta nola grabatuko duen disko berria baina kontzertu guztiak grabatuko ditu: “Abestien bildumatxo bat egin nahi dugu”. Hala ere, abesti berriak oso desberdinak izango dira biran eta diskoan. “Bi urte daramatzat lan berriko musika konposatzen, eta esango nuke gehiena egina dudala”.
Otsailaren 8an, Getxoko Andres Isasi eskolan izango da lehen kontzertua, eta ordurako lehen abesti berria prestaturik izango du. “Ideia da, birak aurrera egin ahala, abesti berriak sortzen joatea, baina ziurtasunik gabe, musikak eta hitzak aldaketarik jasango duten aurreikusi gabe, zaila baita urtebetean aldaketarik ez izatea. Askatasun osoz jokatu nahi dut”.
Era berean, abesti zaharren moldaketak entzun ahal izango dira 2015eko kontzertuetan, “taldean jotzeko pentsatuak izan diren abestiak sortzez izan diren bezala aurkeztuko ditut berriz”.
Bakarka aritzean, nekea handia dela dio, baina baita satisfazioa ere. “Musikari moduan hazteko aukera handia da bira hau”.
Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------------
Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]