Basoa sekulako janari ekoizlea eta berebiziko biltegia da. Bertan “hartu eta jan” da lelo zabalduena. Sarrienik, hartzea da arazoa. Basotar ugarik hartu ez, harrapatu egin behar baitu, eta maiz, harrapatu eta hil, baldin eta jan nahi badu. Landareak inor hil beharrik gabe elikatzen dira. Lurretik sustrairatu eta airetik hostoratzen dituzte beharrezko gaiak. Zeregin horretan, era guztietako adiskideak dituzte. Onddoak dira ezagunenak.
Onddoek gure begietan arras ezberdinak diren bi zati dituzte: lurpekoa eta lur gainekoa. Lur gainekoa “fruitua” da, guk bildu ohi dugun perretxikoa. Lurpeko eta lurrazaleko hifa edo harizpiek basoko bizitzako urrats garrantzitsua osatzen dute: hildako hondar organikoak ostera bizitzaren ziklora bideratzen dituzte. Onddoek jariatzen dituzten entzimek abiatzen dute, berriro, sekula bukatuko ez den katea. Hondarrak desegin eta landareentzako elikagai bihurtuko dira. Elkarlanaren adibide da basoa. Elkarlana kaosean. Basoa iraupenaren eta biziaren oihana da. Batzuek aurrera egitea lortuko dute, eta beste batzuk hondar bilakatuko dira. Hondar hori ere beharrezkoa da. Onddorik ez legoke hondarrik gabe, eta, onddorik gabe, landarerik ez.
Onddoaren eta landarearen arteko loturari “mikorriza” deitzen zaio. Mycos (onddoa) eta rhizos (sustraia) hitz grekoek argitzen dute esanahia: sustraietako onddoa. Nahitaezko elkarlana osatzen dute: onddoek jakiak eta ura, eta landareek karbohidratoak eta bitaminak, eskuratu eta eskaintzen dizkiote elkarri. Ezagutzen diren landareen %95ek mikorrizaren bat osatzen dutela diote. Elkarlan guztietan bezala, bakoitzak bere gustuak eta aburuak ditu. Onddoak landarea aukeratuko du, eta landareak, onddoa. Horregatik, belaze garbian ez dugu esnegorririk topatuko, ezta pagadian udaberriko zizarik ere. Bizi, esnegorria pinuarekin biziko da; ziza, berriz, belarrarekin.
Hori da landatutakoan landare asko hiltzearen arrazoietako bat. Muintegian lur “antzuan” hazten da landarea, eta, onddorik gabe, ikaragarrizko ongarriketak eta zaintzak behar izaten ditu. Lurrera aldatzen dugunean, sustrai soilak ditu, onddorik gabe... Eta aparteko zaintzarik gabe... Gero eta gehiago erabiltzen dira onddoak landare ekoizpenaren lagungarri gisa. Merkeago eta landare hobea.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben.
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]
Tolosatik abiatu eta Bedaion gora egin, Menditxiki aldera. Batean Bedaio, bestean Zarate, Gipuzkoako eta Nafarroako muga-mugan gara. Hantxe dira helburu ditugun lursailak, Itxitua eta Erlo, garai batean lahar, pagadi gaur egun: Gregorio Ugartemendia Zubillagaren basoa duzu.
Baso naturaletan estratu eta funtzio ezberdinak betetzen dituzten espezieak aurkitzen ditugu. Batzuek gaina hartuko dute, eta mende ugari bertan igaroko dituzte. Beste batzuek lehen urratsak emango dituzte, baso-kideengatik sakrifikatuko dira eta beraien gorpu ustelak sistemari... [+]