Bake prozesua: PPren boikotaren adibide gehiago ez da behar, zerrenda luzea da eta mendekuan eta irabazlearen erabateko nagusikerian oinarritua jarraitzen du. Gaurkoz, hortik ezin da ezer espero, Espainian Gobernu aldaketa baino. Hari begirako erantzun publikoa gizarte mobilizazioa eta salaketa besterik ezin da izan. Urkullu lehendakariak ere behin baino gehiagotan esana du hori, baina ez da iragan Madrilgo jarrera horri tinkotasunez aurre egitera. Ez bera eta ez EAJ, abokatuen aurkako sarekadari emandako erantzun eza –epela ere ez– horren azken adierazgarrietakoa, baina askoz gehiago ere badira. Presoen aurrean edo “ezker abertzaleko fatxen” aurrean duen tinkotasunarekin kontraste handia egiten du jarrera honek.

Desadostasunak desadostasun, euskal alderdi nagusienen esparruan EAJk, EH Bilduk eta Geroa Baik adierazten dute argi bake prozesua eta elkarrizketa bultzatu behar direla. Eta ari dira. Baina badira oztopoak: EAJrentzat ez dirudi samurra eguneroko bere politika PSErekin egindako itunean sostengatzea eta bake prozesuan EH Bildurekin aurrera egitea.

Gakoetakoa da ea nola erakarri daitekeen PSE eta Podemosen inguruan egitura daitekeen gizarte esparrua bake prozesura, ea posible ote den hori egunerokoan bakoitzak bere politikak defendatuz edo ez. Izan beharko luke.

Hiru urte iragan dira ETAk jarduera armatua utzi zuenetik, bere esparru zibilak bultzatuta eta bere jarduerak etorkizunik ez zuela ohartuta. Baina, logikoa den moduan, bere iraganari muzin egin barik. Nagusiki bere alde bakarreko erabakian oinarritu da orain arteko bidea. Baina ez da nahiko eta, beraz, noiz arte jarraitu behar du ETAk urrats gehiago eman gabe? Horretarako ez ditu tresna handi asko: armagabetzea, bere etorkizuneko izaera definitzea (disoluzioa tresna gisa erabiltzeko edo IRAk bezala egitea, desagertzea desagertu gabe) eta iraganarekiko irakurketa.

Urrats gehiago ematera behartuta daude ezker abertzalea eta ETA, beren esparru zibilaren gehiengoa haiek baino urrutiago dago bai iraganaren kritikan, bai eman daitezkeen urratsei dagokienez. Esparru horri, funtsean, presoak eta iheslariak duintasunez etxeratzea inporta zaio; amaiera ordenatua izan dadila, ez galtzaile eta irabazleen logikan oinarritua. ETA desagertzea edo ez eta armak nola entregatzen diren ez dira erabakigarriak pertzepzio horretan.

Presoena agendaren lehen lerroan dago orain, baina oraingoz blokeatua. Kontua da zer eskatzen zaien presoei: EPPK haustea eskatzea ez da ez zilegi ez eraginkorra, presoek hala antolatu nahi badute; zilegi ez den moduan, EPPKtik kanpoko biderik jarraitu nahi duten presoei presio egitea. Helduak dira guztiak eta bide hori beraiei bakarrik egiten utzi behar zaie, gatibu izateak erabakietan dakartzan presioari kanpoko oztopoak gehitu barik.

ETAren gatibu direla esatea eta harengandik askatu behar dutela esatea manipulazioa da. Espainiako preso dira eta bakoitzarekiko onuren onarpena Madrilgo Gobernuaren esku dago, presoek onurak eskatzen badituzte behintzat. Eta ari dira. Galdera nagusia honakoa da: zer eskatzen zaio presoari legeak dituen onurak probestu ahal izan ditzan? Legean aipatzen da ETAtik aldentzearena, borroka armatua alboratzea, kalte ordainak, barkamen eskaera, segurtasun indarrekiko kolaborazioa… baina Gobernuak eta epaileek ez dizkiete horiek guztiak eskatu Zigor Kodeko 100.2 artikuluaren izenean hirugarren gradua eman edo askatasuna jasotako guztiei, eta asko dira (Galindo, Vera, GALeko gainerako guardia zibilak, ETAko preso gaixoak…). Legea baino borondatea da.

Eusko Jaurlaritza tematua dago  iraganarekiko irakurketa kritikoan, baina zehaztu beharko lieke presoei bere eskaera zehatza zein den, eragindako mina injustua izan dela aitortzearena nola zehazten den. Hori baldin bada onartzea iraganean erratuta egon direla esatea, beren bideak ez duela zentzurik izan onartzea eta haien ibilbide politiko eta militanteari uko egitea, oraingoz jai dago. Hori argi utzi du EPPK-k bere azken agirian. Bakea eta bizikidetza ezin dira lege dekretuz eraiki, eta iraganarekiko kritika unean uneko hausnarketa eta ikusmoldeek finkatzen dute. Iragana ezin da berdin ikusi 2011ko azaroan kokatuta, 2015eko urtarrilean edo 2020an. Prozesu bat da eta atzerako begiradak ere horren arabera garatuko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Baionako Adierazpenak gatazkaren konponketaren alde egindako “ekarpen handia” azpimarratu du Bake Bideak, hamargarren urteurrenean

Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.


2024-10-08 | ARGIA
Trenbidea blokatu zuten bakegile auziperatuek akordioa erdietsi dute

2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.


2024-05-29 | ARGIA
Luhusoko epaiaren kontrako helegiterik ez du jarri fiskaltzak: bakegileek ez dute zigorrik jasoko

Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]


2024-05-16 | ARGIA
ETAren desarmea lagundu zuten bakegileak errudun jo ditu Parisko auzitegiak, baina zigorrik gabe

Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Zapaterok dio Ostiral Santukoaren gisako akordio bat egon zela ETAren amaieran

Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan “kooperatu” zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatuko dute Parot eta Esnal aska ditzaten

Hori adierazi dute Bake Bideaneko ordezkariek ostegun honetan Luhuson egindako agerraldian. Azkenekoz, ekainaren 9an eta 15ean aztertu zuen Frantziako justiziak Ion Parot eta Jakes Esanen askatasuna, eta epaileek haien baldintzapeko askatasunaren alde egin zuten, baina... [+]


Anaiz Funosas, Bake Bidea
“Onartu daitezkeen baldintzapeko askatasun horien aitzinean harresi bezala jokatzea deliberatu dute”

Jakes Esnal baldintzapean aske uzteari buruzko erabakia uztailaren 21era atzeratu dela jakin aitzin izan da ARGIA Anaiz Funosas Bake Bidearen bozeramailearekin –Ion Paroten kasuan, datorren astean jakinen da erabakia–. Badu 32 urte kartzelan direla. Pairaturiko... [+]


2022-05-19 | ARGIA
Jakes Esnalen etxeratzearen alde mobilizatuko dira maiatzaren 19 honetan

Ostegun honetan aztertuko du Parisko Dei Auzitegiak presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Karia horretara, Jakes Esnalen aldeko elkarretaratzea antolatu du Bake Bidea-k Donibane Lohizunen.


2022-05-12 | ARGIA
Paroten baldintzapeko askatasun eskaera aztertuko dute maiatzaren 13an

Elkarretaratzea eginen dute egun berean arratsaldeko zazpietan Baionako herriko etxearen aitzinean. Jakes Esnalena berriz maiatzaren 19an aztertuko dute. 32 urte daramatzate preso.


Eguneraketa berriak daude