Beste hildako ahaztuak

Zinismo politiko eta mediatiko handiko mundu mailako ikuskizuna izan berri dugu, zeinak hildakoak hiltzailearen arabera diskriminatzen dituen. Batzuk jihadismoak hil ditu Parisen, eta beste batzuk, Mediterraneoan, munduko beste txoko batzuetan eta lantokietan hil dira. Paradisuaren edo bizi baldintza hobeen bila zebiltzan eta kapitalismo basatienaren biktima izan dira. Parisko hildakoengatik munduko agintari politikoak buru dituen manifestazioa, eta besteengatik isiltasun erabatekoa.

Parisko eraso jihadista larria eta zorakeria izan dela uste dugu, eta zentzuzkoak ondorengo mobilizazioak. Baina horrek ez du esan nahi beste hildakoez ahaztu behar dugunik. Mediterraneoan, 2014an, 3.000 pertsona hil ziren. 2000. urteaz geroztik, Europara iritsi nahian 22.000 immigrante hil dira eta 1998az geroztik, Mexiko eta AEBetako muga gurutzatu nahian,  6.000. %30 Afrikako Saharaz azpikoak dira, %23 Ekialde Hurbilekoak eta Afrikako Iparraldekoak, eta %25 Afrikako Adarrekoak. Frantziako Estatuan, 2008 eta 2010 artean, 584 pertsonak egin zuten beren buruaz beste langabeziak eraginda. Hego Euskal Herriko ehunka langile ari dira hiltzen amiantoaren erruz.

Parisko manifestazioan adierazpen askatasunaren alde egin zuten agintari askok, hain zuzen askatasunaren aurkako neurriak hartu izan dituzte. Bestalde, agintari horiek beraiek ezarritako politiken ondorioz hil dira Mediterraneoan, Mexiko eta AEBetako mugan. Bere buruaz beste egin dute Frantziako Estatuan eta hemen amiantoaren erruz hil dira. Gainera, jihadisten erasoari askatasuna murriztuta egin nahi diote aurre! “Ni Charlie naiz”, bai baina, ni afrikarra, mexikarra, eritrearra eta siriarra ere banaiz, eta langabeziak eta amiantoak hil nau. Zein gobernu, hedabide eta herritar gogoratzen da hildako horiez? Hildako guztiek gureak beharko lukete, baita jihadistek ere. Denok gara arduradun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


Eguneraketa berriak daude