Jolasten jarraitzeko gonbitea

  • JUAN KRUZ IGERABIDE:: Ur: Euriaren liburua

    Irudiak: Elena Odriozola

    Musika: Oihane Igerabide

    Denonartean, 2014

Nola definitu jolasak, musika, liburua, irudi solteak… jasotzen dituen produktua? Horixe baita kutxatxo marroiaren barnean Denonartean argitaletxeak eskaintzen diguna. Juan Kruz Igerabideren testuak, Elena Odriozolaren irudi solte ugari eta CD bat musikaz, errezitatutako ipuin eta poemaz osatua, koro, musikari, interprete ugariren lana batuz. Nik sorpresa moduan definituko nuke. Ustekabe atsegin eta polita.

Kutxan bada liburuxka txiki bat guztiaren berri emanez eta jolasetarako gonbitea luzatzen duena: “Liburu hau txikitako euri-jolasen oroitzapenetatik jaio zen. Elena Odriozolaren irudi hauek testuekin euri-jolasean jaio ziren. Oihaneren musika hau euri doinuekin jolasean jaio zen. Grabazio hau lagun arteko jolasean jaio zen, hitzaren euri-festa batean”.

Ezustekoen kutxa hau euri-jolaserako gonbita duzu, mundura “euri-ekarri” eta bere itsasora garamatzan bizitzarekin jolasteko. Haur, guraso, eta lagun ugari bildu gara, testuak grabatuz jolastera, ontzat eman arte errepikatuz, hitzaren zirrara sentituz. Euriaren eta bizitzaren jolas gisa jaio zen honekin jolasten jarraitzera gonbidatzen zaitugu ba.”

Eta horixe da kutxatxoa. CDaren lehen kanta Badator euria izeneko Kenyako kantu herrikoia dugu; ondoren liburuan ageri diren testu eta poema batzuen errezitaldia. Izan ere, liburua ipuinez eta poemez osaturik dago, Ur, erori nahi ez zuen tanta liburuko protagonista tanta horixe da, baina tanta horren hainbat gorabeheren ondoren (bai eta hauetan tartekaturik ere) badira euriarekin zerikusia duten zenbait poema, gehienak laburrak, hiru bat lerrokoak, beste batzuk pixka bat luzeagoak: “BESTERA BEGIRA./ Eskolako lanak egin ordez,/ sor eta lor zaude/ euriari begira;/ aitak, ahapeka,/ jarraitzeko eskatzen dizu,/ baina euriak hobeto xuxurlatzen du”. Metafora hutsak diren poema llaburrak ere badira: “Kristalezko matxinsaltoak:/ Euria”; edo lurralde urrituetara eramaten gaituztenak: “AFRIKAKO GAUA EURIA EGIN ONDOREN. Neskatila beltzaren begiak/ izarrez beterik; / zerua hegan dator/ oso behetik”.

Juan Kruz Igerabideren testu hauekin batera kutxak Elena Odriozolaren lamina ugari dauzka; batzuk paperean eginiko irudiak, beste batzuk plastikoan marraztutako euriak, “arinenetatik hasi eta mardul eta zeharkakoetaraino”, bi irudiak, paperezkoak eta plastikozkoak batuz jolas dezagun, irudi ezberdinak sor ditzagun.

Ur: Euriaren liburua lan ederra irakur, entzun eta jolas egiteko gonbitea da. Baita hemen ageri izan diren irudi, poema, ipuin eta kantuen antzekoak sortzera ere.


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude