Gasteizko Baratza aretoak urtea bete du. Arte eszenikoen garapen eta ikerketarako gunea izan nahi du Baratza aretoak, eta Euskal Herriko dantza eta antzerki taldeen lanaren erakusleiho. Berriz ere, ekimen pribatuko areto bat bertako taldeen mesederako jarri da lanean, erakundeen jardun ezaren aurrean. Bi anaia-arreba sortzaile ditugu kudeaketa lanetan: Garazi eta Unai Lopez de Armentia.
Nola baloratzen duzu Baratzaren lehen urtea izan den honetako jarduera?
Oso bizia izan da. Barrukoa, hau da, guk eraman behar izan duguna, eta kanpotik ikusten ez dena, zoratzekoa izan da, batez ere ikasten geundelako, eta lehen urtea izanik, dena eraiki behar zelako. Kanpora begirakoa apur bat motelago joan da, baina oso emankorra izan da hala ere. Alde handia dago hasi gineneko momentuaren eta urtea bete dugun momentu honen artean, eboluzioa igertzen da: gure jarduera gero eta hobeto ari gara komunikatzen, eta gero eta erantzun hobea daukagu.
Aretoa ireki eta urtebetera, hasierako helburuak bete dituzuela esango zenuke?
Horietako asko bete ditugula esango nuke, baina egia ere bada oraindik asko daudela betetzeke. Dena den, ez genuen espero urtebetean betetzerik. Bestalde, badaude bestelako helburu batzuk bidean sortu direnak, agian gehienak. Izan ere, oso era kamikazean sartu ginen honetan eta zer ekarriko zuen oso ondo jakin gabe.
Gasteizko arte eszenikoen inguruko mugimenduaren isla dela esango zenuke?
Ez, Gasteizen nahiko mugimendu polita dago. Bada honetan urte asko daramanik, baita oso kontu aberatsa sortzen ari direnak ere, gogor eta gogoz datorren jendea. Baina egia da Baratza bezalako espazioa oso ondo datorkiola arte eszenikoen panoramari Gasteizen. Horren mailan egotea zaila da eta espero dugu tokatzen zaigun rola ondo betetzea.
Garrantzitsua da esatea Baratzako kudeatzaileak sortzaileak ere bazaretela. Erakundeek eta bestelako aretoek betetzen ez duten hutsunea betetzen ari zarete?
Gasteizen eskaintza oparoa dago arte eszenikoei dagokionez, baina batez ere, antzerki klasikoan dago handiena. Azken urteetan programazio arriskutsuagoa ekartzen digute zenbait taldek –Factoría de Fuegos, Monstrenko Kolektiboa...–, eta gure aldetik, sostengu handiagoa ematen zaie, urte osoan programazio iraunkorra egitea nahi baitugu. Beraz, jadanik bazegoena ari gara osatzen.
Gero eta gehiago dira kultura kudeatzen duten sortzaileak. Sormenetik erakusketara dagoen prozesu osoa kontrolatzea garrantzitsua da? Aukerak zabaltzen dira?
Denbora ikasten eta ikertzen ematea ezinbestekoa da, bestela nola eboluzionatu? Material artistikoa sortzea, gehienetan, ez da iluminazioaren kontua, lan sakonaren eta denbora luzea eskaintzearen ondorio baizik, konpromezu handia eskatzen du. Erakusten dena erakutsi ahal den aukera bat baino ez da. Egindako lan horren egira eta zintzotasunera gehien hurbiltzen den materiala erakusten saiatzen gara, baina azkenean garrantzitsuena aurretik egindako lana da. Kudeaketan akatsak eta gauza interesgarriak aurkitzen dituzu eta horiek izango dira bidea irekiko dizutenak.
Ikastaroak, programazio iraunkorra, antzerki eta dantza taldeen topalekua, artisten egoitzak... Urte betean gauza asko egin dituzue.
Bai, urteak egun asko dauzka, eta atsedena gutxitan hartu dugu. Dena ez da ondo atera baina, denetatik ikasi dugu.
Gasteizko publikoak ezagutzen al du Baratza?
Gero eta publiko zabalagoa du eta horixe izan da nire pozik handienetako bat, urtean atzera begiratuz gero. Oinarri sozialak esanahi berezitua ematen dio, baina hasieratik begiak oinarri horri jarrita bagenituen ere, zentzu horretan oraindik garatu ez diren zenbait kontu dauzkagu zintzilik.
Gasteizko edota Euskal Herriko antzerki eta dantza taldeei baliagarri zaie Baratza aretoa euren lanak erakusteko orduan?
Baietz uste dugu, baina horretarako denbora behar dugula uste dut. Beren lana aurkeztu duten taldeak ez dira horrenbeste oraindik, baina bertatik pasatzen direnak gustura egoten direla dirudi. Gure aretoa txikia dela ere kontuan hartu beharrekoa da gainera, denek ez dutela tokirik.
Ekimen pribatua da zuena, nahiz eta irekia izan. Non dago erakunde publikoen laguntza? Ekonomikoa al da soilik?
Hasieran dirurik ez bagenuen ere, egia da paper kontuak arindu zizkigutela. Zenbait politikari gure alde egon dira hasieratik, eta gaur egun diru-laguntza handiak ditugu. Gasteizeko Udalarekin hitzarmentxo moduko bat dugu, urteko jarduerari begirada bat emanez gero, gutxirako ematen duena, baina laguntza horri esker zenbait gauza egin ahal izan dugu. Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Sormen Lantegien programatik diru-laguntza mardulagoa etorri zaigu bigarrenez. Horrekin, Unaik [Lopez de Armentia] esaten duen bezala, Olentzarori gutuna idazteko ematen digu eta Baratzara ekartzen duguna maitasunez erabaki ahal dugu, urteko epe labur batean behitzat.
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]
Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]
ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez
Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]