Japoniarrak alemaniazale al dira? Eta, alemanak japoniazale? Ez dut ez bateko ez besteko berri eta ez noa ezagutzen ez dudan basatzan hankarik sartzera. Lehengo mendeko guda handi batean elkar hartuta aritu zirela, hori bai, badakit. Helburuak bakoitzak bereak izango zituen, baina orduan behintzat, intereseko edo ez, uztarri berari tiraka aritu ziren.
Neguro datorkit bien nolabaiteko uztarriaren irudia. Hur (Corylus avellana), intxaur (Juglans regia), gorde sagar (Malus x domestica “Errezil”) eta kiwien (Actinidia deliciosa) aldamenean mizpirak (Mespilus germanica) ikusten ditudanero. Negua gozatzeko etxean jasota, xabal-xabal eginda hor ikusten ditut egunero, eta usteldu ahala jan. Bai, bakanak dira ustelduta jaten diren fruituak, eta geurean ezagunena mizpira. Usteltzeak mami mikatz gazia, gozo goxoa bihurtzen du. Inoiz egin dudan sagardo-ozpin onena, gozatutako mizpirak erantsitako bat izan zen. Saltsa gazi-gozoak moldatzeko aparta!
Ustekabeko izotzen batek harrapatzerako, azaroaren hasieran etxeratu behar da mizpira. Lurrera erori direnak bildu eta arbolakoak moildu. Berandu sagarrak eta kiwiak bezalaxe. Udazkeneko azken fruituak dira. Negua gozatzeko, bai.
Neguak uztartzen ditu udazkena eta udaberria. Udaberrian, umetan ezagutu ez genuen fruitu bat izaten da orain lehenetakoa: mizpira japoniarra (Eryobotria japonica). Horrek usteldu beharrik ez du gozoa izateko. Behin helduz gero, urtsua eta jan erraza da.
Mizpira europarra, germanica abizena duena mamitsua da, oretsua. Asiarra, japonica abizena duena, berriz, urtsua. Bata neguaren aurrekoa eta bestea ondorenekoa. Udazkenaren eta udaberriaren uztarriak darama, timoitik tiraka, negua. Bi mizpirek tiratzen diote neguari.
Neguko solstizioaren sasoi honetako txoroaldian, gaur egun, edozein fruitu eskuera izateko babo alaenaren gutizia bizitzen dugu. Mizpiren neguaren gurdian fruitu distiratsu txar garestiei ematen zaie lekua. Diruaren gudan mundu guztia erne. Alemaniar eta japoniar eroa hobe. Txoroa baino nahiago dut nik eroa.
Mespilus germanica mizpirari tiraka segitzeko asmotan nauzu. Umetatik nire arreta erakarri izan duen fruitua da mizpira. Txakurraren atzetik eskopeta kanoi paralelo bikoa aurrera luzatuta zeraman aitonaren atzetik ibiltzen nintzenean, jeneralean oilagorretara joanda, erreka zulo... [+]
Galtzen beheko barrena belaunetik txorkatila-eraztuna estaltzera eraman duen eguraldia etorri denetik kanpotik etxerako etorria ugaritu da. Galtza motzen sasoian etxetik kanporako joana gustukoagoa zen. Orain ere nik kanporako norabidea nahiago, baina uztak behartzen du... [+]
Fruitu sasoi nagusia den udazken hasiera honetan, nahi gabe ere etengabe datorkit larruazalera trogloditatasuna. Milaka urtean mantendu gaituen makina bat fruitu seko ahaztua dugu. Eta ikusi, eskuan hartu eta ahoratu orduko gogoa bahitzen didate. Ahal dudanero egiten saiatzen... [+]
“Mizpira, ahora gabe uzkira” atsotitz ezaguna da. Sabelaldeko barrenak lasaitzeko ona izan... Esaera izaterainoko adina zahar bada mizpira (Mespilus germanica) gure kulturan. Ez dut, ordea, bere aldaerak bereizten dituen euskarazko izenik ezagutzen. Izan, izango... [+]
Mizpirak, Mespilus germanica, sukaldari, gastronomo eta fruituzale ugariren jakin-gosea piztu du mendetan. Aurrekoan ere esana, ahosabaia ahozerutzen didan jaki bakanetakoa dut neuk ere. George Saintsbury (1885-1933) idazle, eta beraz ardozale, ingelesak “ardoak fruituen... [+]
Fruituen sasoian haiei koskaka ari naiz. Joanak dira gehienak, ez denak ordea. Azken sagar eta udare gogorrak, kiwiak, basakaranak, mizpirak... Azkenekoak eskura dira. Eskura... ondo eskura ganbara zabalean txukun-txukun zabalduta jasotako golde edo egon sagarrak, hurrak,... [+]
Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri... [+]