Gabon gauekoa: Ama alargundu zenetik, Gabon gaueko afaria harenean egiten da. Hiru alabak, bietako senarrak (hirugarrena banandu berri da) eta bost ume. Mahai handiaren inguruan daude denak, haurrak estrategikoki kokatuta. Jorratu behar diren gaiak ere, naturaltasun osoz ateratzen direlako inpresioa ematen badu ere, estrategikoki aukeratuak izan dira, inork ez dezan minik har, isilune nabarmenik egon ez dadin, koinatuetako baten langabezia luzea edo amak kasinoan xahutzen duen diru kopuru ezagungabearekiko kezka ez agerrarazteko, gaurko egun berezia ez zapuzteko.
Mahaiaren dekorazioarekin bat egiten duen arintasun trinko batek hartuta, afaltzen eta hitz egiten dute denek, haurren garrasiek lagunduta. Alaben artean ikastola batean andereño dabilenak ikasle batekin gertatutakoa kontatu die. Hilabete osoa eman dute ikasgelako Olentzero prestatzen. Miresgarria da zeinen serio hartzen duten haurrek Eguberriekin zerikusia duen guztia. Oso motibatuta egoten dira. Hala ere, azkenean pixka bat errudun sentitu da. Oporrak hartu aurretiko egunean, ikasleetako baten ama berarekin hitz egitera etorri da. Semeak euskaraz idatzi dio Olentzerori gutuna eta gurasoak zer opari nahi duen asmatu ezinean dabiltza. Galdetu diote, baina honek ez du txintik atera nahi. Gutunean idatzi diola Olentzerori eta berak ongi ulertuko diola. Euskaraz ez jakiteagatik semeak zigortu nahi dituela uste du amak. Hiztegi batekin saiatuagatik ere ez dute gauza garbirik atera idatzitakotik. Jostailuren marka zehatzik gabe, deskribapena behar zuen. Azkenean, semeari informazioa ateratzeko hamaika saioren ondoren, beste irtenbiderik gabe, ikastolako andereñoarengana jotzea erabaki dute (ez dute euskal ingurune handiegirik eta, gainera, ume idazkera ulertzeko ez da mundu guztia gauza). Lotsaz kontatu dio amak, semearen ustezko zigorra benetan gauzatzen ariko balitz bezala, eta burumakur luzatu dio koaderno bateko orri laukiduna, ongi ezagutzen duen idazkeraz zirrimarratua, erdaraz zer esan nahi duen esan diezaion. Bertan idatzitakoa azkar irakurri ondoren, ez da amari ezer itzultzera ausartu. Orrialdea eman dio atzera eta Errege Magoei idatz diezaiola esan dio.
Urtezahar gauekoa: Hiriguneko San Silbestre Lasterketara Unai eraman ondoren, aita amaren bila pasa da eta hirurak autoan aitona-amonenera joan dira. Igo dira, goian gutxi egoteko promesarekin. Amatxik berriro ekin die zergatik ez duten afaltzera gelditu behar, toki eta jateko aski dagoela bi gehiagorentzat. Bien artean azaldu diote aspaldian hala erabaki zutela eta aspaldian hala jakinarazi ziotela. Unai gabe, nahi zutela betiko lagunekin elkartu eta dibertitu pixka bat. Aitatxi dagoeneko jolasean dago Unairekin, Aita Noelek zer ekarri dion galdezka. Normalean alabaren zuzenketa dator ondoren (“Aita, gurera ez dator Aita Noel, Olentzero baizik; baietz, Unai?”), baina oraingoan alabak ez du deus esan. Bat-bateko presak hartuta, amari bi muxu eman dizkio eta aitari adio esan dio atetik beretik. Senarra dagoeneko igogailuaren aurrean dago.
Unaik azaldu dio aurten ez dela Olentzero bere etxetik pasa, berak ez daki zergatik, eta Errege Magoei idazteko esan diola amak. Aitatxik beste garai batean garaipenezkoa litzatekeen hasperen ia hautemanezina bota du. Zer eskatu dion galdetu ondoren, aitatxik listua irentsi eta Unairi azaldu dio Errege Magoek ere badakitela, ederki jakin ere, euskaraz. Orri eta arkatz bat hurbildu dizkio.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]