Langabeziak gazteen %50ari eragiten dio eta Euskal Herrian ere arazo oso larria da. Horregatik, haren kontra egin eta alternatiba sendo eta errealak eskaini behar dira. Azken asteotan zientzia, teknologia eta berrikuntzaren alorrean hainbat plan aurkeztu dituzte, eta horien bidez 2015erako enplegua sortzeko promesak egin dituzte. Etorkizuneko sektore berriez asko hitz egin da: nanoteknologia, bioteknologia, ekonomia berdea, informazio eta komunikazioa… Esaten dutenez –gehiegi zehaztu eta neurtu gabe– enplegu egonkorra sortuko dute, ongi ordaindua eta deslokalizatu ezin dena. Egia ote da? Agian.
Ezein gaztek, ordea, ez du izango baliabiderik sektore horiek eskatzen duten prestakuntza mailara iristeko. Milaka dira gaur egun sektore horiekin inolako loturarik ez duten gazteak. Badaude ordea beste batzuk, krisia gainditutakoan pertsonal espezializatua beharko dutenak. Eta horretarako Lanbide Heziketa indartu eta berreskuratu beharko da. Bere garaian, arte eta lanbideen eskolek milaka euskaldunentzako enplegua segurtatu zuten. 1985-1990eko krisiaren ondoren enpresa ugarik eskulan berezitua behar zuten eta Euskal Herritik kanpo ekarri behar izan zuten, lanbide heziketa bazterrean utzita egon zelako.
Familien, hezitzaileen eta erakundeen eginbeharra da gure gazteria orientatu eta azaltzea euren etorkizuna asebetetzeko bide guztiak dituztela irekita, berdin unibertsitatean eta lanbide heziketan. Industrian eta zerbitzuetan enplegu ugari dago eta horietara lanbide heziketa duin batekin ere irits liteke. 2020an kualifikazio berezirik gabeko pertsonentzako lanpostuak %8 baino ez dira izango Euskal Herrian. Oso baliagarria litzateke erakundeek, beste neurri batzuen artean, Lanbide Heziketako alor ugarien berri emango balute, hala nola azalduko balituzte bide hori aukeratzen dutenek etorkizunean enplegua lortzeko dituzten posibilitateak.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]
Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]
Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]