"Ipar Euskal Herrian energia trantsizioa behar da, eta estatuak ez du eginen"

  • Legearen aurrean enpresa forma du I-Enerrek, baina egiazki, energia trantsizioa sustatzeko herri mugimendua izatea da haien asmoa. Urriaren 5ean aurkeztu zuten beren burua jende aurrean, Bizi! mugimenduak Ziburun antolatutako Alternatiba Zokoa ekimenaren barruan. Patxi Bergara eta Mathieu Iriart, sortzaileetako birekin mintzatu gara elkarteak Angelun daukan egoitzan.   

     

Hamar pertsonak sortu zuten I-Ener 2014 hasieran, eta denak borondatez ari dira lanean. Lehen panel fotovoltaikoak ezartzen hasteko diru bilketan murgilduta dabiltza orain. 60.000 euro lortzea dute xede momentuz.
Hamar pertsonak sortu zuten I-Ener 2014 hasieran, eta denak borondatez ari dira lanean. Lehen panel fotovoltaikoak ezartzen hasteko diru bilketan murgilduta dabiltza orain. 60.000 euro lortzea dute xede momentuz.

Nondik etorri zen I-Ener sortzeko ideia?

Patxi Bergara: Bakoitza bere aldetik hasi ginen, gero kontaktuan sartu ginen. Nire aldetik, lehen nahia izan zen ekimen bat sortzea burujabetzaren inguruan. Burujabetza, oro har. Gero ezagutu nuen GoiEner [ikus Argia 2.420], eta pentsatu nuen: zergatik ez horrelako ekimen bat Iparraldean? Eztabaidak izan dira gure artean eta ez dugu GoiEnerren gauza bera egin, baina ideia hori zen. Frantzia mailan EDF izan da beti monopolioa izan duena elektrizitate alorrean, eta gaur egun, liberalizatua baldin bada ere, hemengo biztanleek ez dakite aldatzen ahal dela. Euskaldun gisa Frantziarekiko menpekotasuna bada hori ere.
Mathieu Iriart: Hamar urte baizik ez da liberalizatua dela, baina Frantzian oso zentralizatua da dena orokorki, baita energian ere, eta ez da Alemanian edo Danimarkan bezala tokiko enpresen konkurrentzia. Anitzek ez dakite posible dela beste aukera batzuk hautatzea. Eta badira; hogei bat hornitzaile dago gaur egun.

Zuek ere hornitzaileak izango zarete?

P. B.: Ez, gu sortzaileak izanen gara, ekoizleak. Horrelako asko badira, eta kasik denek EDFri saltzen diote. Guk ere bai, hasieran.
M. I.: Gure asmoa da oraingoz ekoiztea, eta egun batez banaketa-egitura bat sortzea. GoiEner etorriko balitz Ipar Euskal Herrira, zirkulu perfektua litzateke, guk ekoiztea haiek saltzeko, eta herritarrei erratea kontratua egiten ahal dutela GoiEnerrekin. Dena izango genuke Euskal Herrian bertan.

Zergatik ekoizle, eta ez hornitzaile?

M. I.: Trantsizio energetikoa da gure helburu nagusia, baina zinez orokorra da helburu hori. Beraz,  erabaki dugun lehen ekintza ekoiztea da. Lehen urratsa izanen da: instalazio kolektiboak egitea panel fotovoltaikoen bitartez. Trantsizioa nahi badugu, autonomia energetikoa beharko dugu, eta horrek erran nahi du herritarrek behar dugula berreskuratu energiaren arloa, baina ezin dugu berreskuratu ekoizten ez dugun energia. Berreskuratu aitzin, behar da energia hemen izan; ez da berreskuratzeko ezer egun.
P. B.: Hasieran GoiEner bezala izan nahi genuen, banatzaileak, baina fite konturatu ginen hori ez zela bidea. Gure espiritua elektrizitate garbia banatzea da, eta gaur egun Ipar Euskal Herrian elektrizitate garbia izan bada, barnealdean, baina ez da kantitate handia.

Non ezarriko dituzue instalazio fotovoltaikoak?

P. B.: Leku zehatzak ez ditugu finkatu oraindik –hasiera batean denak barnealdean izanen dira, hori badakigu–, baina asmoa dugu kolektibitateen edo laborarien teilatu gainean hasteko. Tamaina handiko teilatuak nahi ditugu. Eta ari gara hautetsi batzuekin mintzatzen.
M. I.: Helburua litzateke martxoan lehen panela ezartzea. Hautetsiei ez diegu euro bat ere galdeginen, teilatua baizik, eta gure ustez ezin izanen dute errefusatu, baina denbora beharko da. Gu prest izanen gara; jadanik dirua sartzen ari da, jendeek erraiten dute inbertituko dutela... Ez gara horren beldurrik. Hala ere kanpaina zaila da, errazago izanen litzatekeelako komunikatzea teilatua identifikatuta dugularik. Baina teilatua izateko behar dugu diru pixka bat ukan. Orduan, lehen jendeak zinez militanteak dira, gure hurbilekoak, hori da lehen zirkulua, eta bigarren zirkulua izanen dira Ipar Euskal Herriko militante historikoak, beti Euskal Herriaren alde ematen dutenak.

Beraz, burujabetzaren ikuspuntutik ari zarete mezua zabaltzen ekologiarenetik baino?

M.I.: Bietatik. Euskal nortasuna eta ekologia. Euskal monetak, EHLGk... jadanik erakutsi dute badela Ipar Euskal Herrian gaitasuna bi mundu horiek biltzeko: euskaltzaleak eta aurrerakoiak edo ekologistak. Gero eta gehiago elkarrekin lan egiten dute lurralde honetan, eta hori baliatuko dugu.

Ekoizpen eredua aldatu nahi duzue, baina kontsumo eredua ere bai. Gutxiago kontsumitzea, alegia.

M. I.: Hori nahi dugu batetik, eta bestetik, gaurko nuklear-petrolio eredutik berriztagarrietara pasatu. Gure asmoa da hemen kontsumitzen den energia hemen ekoiztea, baina ez egun bezainbeste. Gaur 100 kontsumitzen badugu, bihar aski izan dadila 50.  

Nuklear-petrolioa binomioa aipatu duzu, baina elektrizitate sorreraren alorrean bada petroliorik?  

M. I.: Ez, petrolioa gehiago erabilia da garraioarentzat, baina elektrizitateari dagokionez nuklearra da nagusi, argindarraren %75-80 nuklearretik dator. Erran dute hamar urteren buruan portzentajea erdira jaitsiko dela, baina ber energia sortuko dute, guztizko kontsumoa handituko baita.

Elektrizitatearen hiru laurden nuklearretik dator, beraz. Eta gainerakoa?  

M. I.: %10-15 hidraulikotik, eta beste %10a berriztagarrietatik: eguzki panel batzuk, haizea oso gutxi...
P. B.: Frantziak erran du “gu izanen gara nuklearraren txapeldunak”. Nuklearra defendatzen dutenak aski azkarrak dira, eta beti badira argudioak erranez energia berriztagarriak ez direla menperatzen ahal, haiekin ez dela ziurtatua elektrizitatea etxeetara iristea, eta ez dutela bat egiten kontsumo ohiturekin, panelek gehienbat udan ekoizten dutelako baina elektrizitatea behar delako gehiago neguan. Bestalde, ez da ezker edo eskuin afera, komunistak adibidez nuklearraren alde dira anitz enplegu sortu omen duelako.

Fukushimako istripuak ez du aldaketarik eragin?

P. B: Pixka bat. Batzuek erraten zuten Frantzian behar zirela zentral zaharrak itxi, baina hala ere berriak irekiko dituzte. Eta zaharrak ez dira ixten.
M. I: Horretarako ere gure bidea egiten dugu hemen. Ipar Euskal Herrian energiari dagokionez trantsizioa behar dela ziur gara, eta ziur gara ere estatuak ez duela eginen, edo ez duela ongi eginen. Guk eginen dugu; euskal herritar gisa hori parada da gure tresna propioak sortzeko.

Hitz egidazue I-Enerren antolakuntzaz. Nola egituratu duzue enpresa?

P. B: Instalazioak egiten hastean teknikari espezializatu bat kontratatuko dugu, baina momentuz ez da langilerik, hamar sortzaile gara eta denak boluntario ari gara. Hasieran kooperatiba izatea nahi genuen, azkenean ez da izanen, baina espiritua berdina izanen da: pertsona bat, bozka bat. Ipinitako kapitala edozein dela. Eta mozkina inbertituko da. Juridikoki SAS delako bat izanen da, akziodunen sozietate sinplifikatua.
M. I: Erran behar da ez garela adituak, eta egin ahala ikasten ari garela. Erreferentziatzat Frantziako ekimen batzuk hartu ditugu; horiek gu bezala hasi dira, deus jakin gabe.
P. B: Etengabeko diru bilketan ari gara. Helburua da 60.000 euro biltzea lehen panelak ezartzen hasteko. Badugu erdia baino gehiago.

Nuklearraren zati bat berriztagarriek ordezka dezaten legea egin du Parisek

Europako Ingurumen Agentziak ekainean argitaratutako Joerak eta proiekzioak Europan 2014 txostenak dioenez, Frantziako Estatua  da 2020rako berriztagarrien arloan hazkundea sustatu beharko duen herrialdeetako bat. Zehazki, hazkundea 2005-2012 epealdikoa baino bizpahiru aldiz handiagoa izatea lortu behar duten herrialdeen multzoan dago Hexagonoa.

Ekainean halaber, elektrizitate ekoizpenean berriztagarrien pisu espezifikoa handitzeko –eta aldi berean energia nuklearrarena gutxitzeko– legea aurkeztu zuen Pariseko Gobernuak. Horren arabera, zentral nuklearrek ezingo dute produkzioa handitu –erreferentziatzat 2012ko kopurua hartzen da: 63,2 gigawatio–, eta elektrizitate osoaren %50 sortu behar lukete, oraingo %75en ordez.

Edozelan, Ségolène Royal Ekologia, Garapen Jasangarri eta Energia ministroak ez zuen azaldu nola gutxituko den energia nuklearraren portzentajea, “legeak ez baitu zehazten”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


Proiektu eraldatzaileen bilgune izango da Oiartzun hiru egunez, burujabetzak eta trantsizio ekosoziala ardatz

Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Utopia zikinen beharraz

Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]


Iruñeko Kale Nagusian 1.500 metro koadroko eraikin bat erosi dute Katakrakek eta Koop57k

Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]


2024-06-14 | ARGIA
Orklik laguntza programa bat zabaldu du proiektuetarako, bere ekintza sozialaren ildoan

Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.


Lau, hiru, bi, bat… Gora Olatukoop! Ekonomia eraldatzailearen festa Donostian

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]


Olatukoop 10. urteurren ekitaldia
Ekonomia eta lurralde eraldaketarako konpromisoa berretsi du Olatukoopek

80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.


Eroskik 109 milioi euroko etekinak izan ditu 2023an, aurreko urtean baino %70 gehiago

Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]


Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


Eguneraketa berriak daude