Gizakion HIESa tximuen birus baten aldaerak eragin duela frogatua da eta berritan demostratu 1959an hasi zela mundura hedatzen Kinshasatik, 1890-1950 artean oihanetik hirira iritsita. Baina nola egin du jauzia? Aipatu dira hiritartzea, prostituzioa, sexu harremanen aldatzea. Gutxi aipatu da mediku kolonialek eduki duten erantzukizuna.
Mediku zuriak Afrikan beltzei txertoak jartzen, Europako bizimodu erosoa abandonaturik urruneko malerusei miseriatik ateratzen laguntzera joandako heroiak... Kolonialismoaren fama txarra gainditu duten pertsonai bakarretakoak izango ziren. Aldiz, haien artean Afrikan medikuntzan aritutako Jacques Pépin quebectarrak “The origins of the SIDA” liburuan aitortu du ziurrenik berak ere lagundu ziola izurri beldurgarriari indar hartzen. Infernurako bidea asmo onez harriztatua omen dago.
La vie des idées aldizkari elektronikoan Guillaume Lachenal antropologoak aurkeztu ditu Pépinen ideiak HIESaren jatorria azaltzen saiatu diren beste hipotesi famatuenen artean. 1999an The River (Ibaia) argitaratu zuen Ed Hooper kazetari ingelesak proposatuz izurria eragin zutela mediku belgikarrek orduan berena zuten Kongon poliomielitisarentzako txerto berriak probatuz, 1950eko hamarkadan.
Geroztik egindako ikerketek baztertu duten arren polioaren hipotesia, Hooperren liburuak bazuen meritu bat: luze eta zabal erakutsi zuela Afrikako kolonietako jendeak laborategiko akuritzat erabili zituela Mendebaldeko medikuntzak.
Lachenalek dio hari horri tiraka Jacques Pépinek idatzi duela orain arteko libururik baliosena. “Egileak, Quebeceko mediku bat eritasun kutsakorretan berezitua, liburuan eskaini du GIBaren (VIH) eboluzioaren historiaren sintesia eta ikerketa historiko originala, ondorioztatzeko HIESa Afrikako erdialdean abiarazterakoan erabakigarriak izan zirela medikuen injekzio esterilizatu gabeak; hau da, HIESaren jatorria hein batean iatrogenesiak –medikuek eragindako kalteak)–eragin duela”.
Gaur frogatutzat ematen da Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) XX. mende hasieran azaldu zela Afrikako erdialdean. 1959an borborka ari da birusa Kinshasa hiri nahasiaren erraietan. Baina nola egin du jauzi tximutik gizakira? Nola bilakatu epidemia hain denbora laburrean? Nola azaldu Kamerungo hego-ekialdeko oihanetik Kinshasara eta mundu osoraino hedatuz egin duen bidea?
Tximu handietatik jendeengana pasatu zen hauek haiek ehizatuta jatean, hori demostratuta dago. “Oihaneko haragia” jatea, Mendebalde aberatseko jendeon ikuskerari ondo dagokio esplikazio hori; iradokitzen du afrikarren halako bekatu bat naturaren legeen kontra, gero zabalduko dena hiritartzeak eta deskolonizazioaren desmasiek bultzata, tartean antzinako sexu jokaeren aldatzeak.
Baina, galdetzen du Pépinek, basoan tximuen haragia betidanik jan baldin badute eta haragi horren kontsumoa izugarri handitu bada 1990eko hamarkadatik oihan tropikalen krisia dela eta... orduan zergatik azaldu da GIB XX. mendean eta ez lehenago, eta ez geroago?
Ikertzaile askok galderaren arrapostua topatu dute gaur Kinshasa den Leopoldvillen. Inguruan parerik gabeko hiritzarra XX. mende hasieran, sexu harremanez transmititzen den birus batentzako aproposa zen: etorkinez eraikia, sexu ratio beldurgarria (gizon asko, emakume gutxi), prostituzio handia eta zentralizatua...
Hipotesiak badauka funtsa, baina alde ahulak ere bai. Zergatik zabaldu da HIESa askoz gehiago eta azkarrago beste eritasun kutsakorrak baino? Adituek egin dituzte simulazioak eta datu guztiak kontutan harturik, tartean harreman heterosexualek berez –beste faktoreen laguntzarik gabe, hala nola genitaletako zauriak edo beste infekzioak eta abar– daukaten arrisku maila, nekez ulertzen da izurriaren hedatze beldurgarria.
Jacques Pépinek bestelako hipotesi bat proposatu du: medikuen injekzioen garrantzia. Hau bera ari dira defenditzen 2000. urtetik beste aditu asko, tartean, Preston Marx primatologoa, Ernest Drucker epidemiologoa, David Gisselquist aditua eta Frantzian Jacques Leibowitch HIESaren militante ezaguna.
XX. mendearen lehen erdian Afrikan aldaketa handiak ikusi dira demografian eta sexualitatean, baina baita medikuntzan ere. 1910etik aurrera Kamerundik hasi eta Aintzira Handietaraino potentzia kolonialek sekulako programak antolatu zituzten gaixotasun tropikalen kontra, bereziki loaren gaixotasunaren (tse-tse euliek kutsatzen duten famatu haren) eta Pian gaixotasunaren kontra.
Prebentzio kanpaina handiak antolatu zituzten estatu kolonialek –funtsean eskualde horretan Belgikak eta Frantziak–, injekziotan oinarrituak. “Médecine de masse” deitzen dio Guillaume Lachenalek. Agintari kolonialen lehentasunetako bat zen belgikarren Kongon, Kamerunen eta Frantziaren Ekuatore Afrikan. Bigarren Mundu Gerraren ostean jo zuten gailurra herritarren txertatze kanpainok. “Milioika eta milioika afrikar erabili zituzten katean jarrita odol ateratze eta injekzio ugaritan, batzuekin erabilitako xiringak eta orratzak ondorengoekin erabiliz”.
GIB izurriaren hasiera honela irudikatzen du Pépinek: ekipo mediku bat iristen da Kamerungo hego-ekialdeko herri isolatu batera, non aditu guztiek aipatzen duten ehiztari famatuak –txinpantze gaixotu batek immunoeskasiaren birusa pasatu diona– bereaz kutsatu dituen herriko beste batzuk erizainek eta medikuek erabilitako xiringa eta orratzen bidez. Gogoratu behar da GIBa kutsatzeko esterilizatu gabeko injekzioak askoz hobeak direla sexu harremanak baino.
Sortu delarik kutsatutako jende multzo aski handia, horietako bat edo batzuk joango ziren Leopoldvillera. Hiri handiak GIBak gehiago ugaritzeko pagotxa aurkitu zuen. Asko aipatu baita prostituzioa, Pépinek nabarmendu du hain zuen prostitutak bereziki tratatzen zituztela txertaketa kanpainetan medikuek, bide batez beren buruak ere arriskuan jarriz, desinfektatu gabeko materialen erabilera okerragatik.
Teoria honentzako frogatzat erakusten du Pépinek berak oso ondo ezagutzen duen C Hepatitisaren Birusarekin (CHB) gertatua. Hau oso gutxi kutsatzen da sexu bidez eta, droga zainetatik hartzen dutenak kenduta, iatrogenesia izan da kutsatze bide nagusia: medikuntzak berak eragindako kaltea. Egipton beste eritasun baten kontrako txertaketa kanpainetan kutsatu ziren milaka jende CHBz.
Laburbilduz, badirudi hein batean kolonien garaiko masa medikuntzak bere ahaleginean nahi gabe eragin duela GIB izurrite bilakatzea. Guillaume Lachenalek bere artikuluan dioenez, “akrobaziatan jardun beharra dago HIESaren irakurketa soilik sexuala egiten jarraitzeko, medikuntza kolonialaren eraginak kontutan hartu gabe”.
Kutsatze gutxiago egon ez dadin diagnostiko horiek lehenago egitea zein garrantzitsua den azpimarratu du Nafarroako Osasun zuzendari nagusiak. “Osasun-sistemara heltzeko zailtasun handiagoak dituztenengan” jarri du fokua aurtengo hiesaren Eguneko kanpainak.Nafarroak... [+]
Botswanak GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratuaren helburua gainditu duela jakinarazi dute, Hiesaren XXIV. Nazioarteko Biltzarrean (Montreal). Aurrez, beste bi herrialdek baino ez dute lortu helburu hori: Suitzak eta Eswatinik, biak ere 2020ko abenduan.
David Wojnarowicz (New Jersey, 1954 - New York, 1992) artista estatubatuarrak hizkuntza, baliabide eta egiteko moduen arteko mugak hautsi zituen bere obran, zeina 1980ko hamarkadan garatu zen. Diziplina anitzeko sortzaile, artista bisual, poeta, idazle, musikari,... [+]
Hego Euskal Herrian 2020an 134 kasu positibo atzeman dituzte. Abenduaren lehena da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta NBEk ohartarazi du oraindik pandemia hori ez dela amaitu; iaz munduan 680.000 pertsona hil ziren hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.
Katalunian garatutako HTI txerto terapeutikoak %40ko arrakasta lortu du I. eta II. faseetako saiakuntzetan; Mosaico prebentziozko txertoa, berriz, Espainiako Estatuko 250 pertsonari txertatu zaio bere hirugarren eta azken fasean.
HIESaren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, gogoratu dute estigma handia duen birusa dela oraindik, osasun krisiaren erdian HIESa dutenen zaurgarritasuna areagotu egin dela, eta aurreiritzirik gabeko sexu heziketa ezinbestekoa dela txikitatik.
Pandemiak eragin duen txerto eta oinarrizko medikamentuen eskasiagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak esan du Afrikan milioi erdi bat pertsona hil daitezkela HIESarekin zerikusia duten gaitzekin, Democracy Now hedabideak jaso duenez.
GIB birusaren estigmatizazioaren aurka egiteko, sormen artistikoaren balioa aldarrikatuko du Zinegoak Elkarteak abenduaren 4an eta 5ean egingo den VIHsible Zinema Zikloan.
GIBdunei laguntza ematen dien Harri Beltza elkarteak 25 urte bete ditu. Garaiak aldatu dira, infekzioa tratatzeko moduak ere, baina ez da aldatu asistentzia beharra.
GIBaren eta hiesaren inguruan estigmak irauten du. Bizkaisidak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat egin dute aurreiritziak saihesteko kanpainan.
GIBari heltzeko garaian, guk uste dugu arlo biomedikoan soilik oinarritzen den estrategia ez dela nahikoa LGTB+ komunitateak sexu-osasunean dituen premiei erantzuteko. Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatu Federazioak diskurtso inklusibo bat jarri nahi du agerian... [+]
Isilpean atxikiriko historia argira ekartzeko balio ukan du 120 battements par minutes (120 taupada minutuko) filmak Cannesko Urrezko Palmorria irabazi izanak. 80ko hamarkada bukaeratik aitzina hiesaren aurka eramandako borroka du hari nagusi. Jendartearen eta agintarien... [+]
Sutsua, gerrillaria, pasionala da 120 battements par minute, Act Up taldearen aktibismoa bezalatsu.
Madrilgo Alcala-Meco espetxean da dagoeneko gaixo larrien zerrendan dagoen Ibon Iparragirre euskal preso ondarrutarra. Pneumonia zantzuekin ospitaleratu zuten maiatzaren 31n, baina ekainaren 8ko arratsaldean eraman dute berriz ere kartzelara.