argia.eus
INPRIMATU
Etxe barrua hozteko balio duen material berria
Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko abenduaren 11

Azken hamarkadetan izugarri hedatu da aire girotuaren erabilera, eta horren ondorioz energia kontsumoa asko handitu da.

Nature aldizkarian argitara emandako artikulu batean azaldu dutenez, AEBetako Stanford Unibertsitateko ikerlari talde batek arazoa arindu dezakeen material berria sortu du. Aluminiozko xafla bat baino meheagoa da, eta bi zeregin betetzen ditu: batetik, gela batean dagoen beroa espaziorantz bidaltzen du, erradiazio infragorri gisa; bestetik, eguzkitik datozen izpiak islatzen ditu. Era horretan, xafla kokatua dagoen teilatupeko gelan bost graduko tenperatura jaitsiera lor daiteke.