argia.eus
INPRIMATU
Erretura
Jakoba Errekondo 2014ko abenduaren 11

Hiztegi ugaritan ageri da. Ereiteko dagoen soroan egiten den sua. Alorrean erretzen den zabor piloa. Soroetan egiten den belar, sasi eta arduien errea, gero errautsak lurrean barreiatzeko. Soroan batutako zakarrak erretzea. Zerbait erein behar den soroetan, pilan ipinita, belar txar eta zaborreriaz egiten den sua. Zaborreriarekin, lur eta guzti, pila egin eta sua ematen zaio. Horri esaten zaio erretura. Edo errola, edo errelua.

Landu behar den saila izakitu edo zopizartu, eta kendutako belarrak lur eta guzti egur pixka batekin egindako suaren gainean erre. Erreturaren tokian lurra gorri geratuko da eta sail guztian banatzen da, errauts gisara, ongarri on askoa.