argia.eus
INPRIMATU
Euskaraz ikasi nahi duten herrien batzarra Tafallan
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2014ko abenduaren 04a

Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimenak antolatu du abenduaren 14ko eguna. Goizean, euskaraz ikasi nahi duten herrien batzarra egingo dute. Ondoren, aisialdiari egingo diote tartea. Ume eta helduentzako entretenigarriak izango dira, hala nola, puzgarriak, haurrentzako jolasak eta tailerrak, dantzak, erakusketak, Garesko munstroak, bertsolariak eta joteroak. 13:00ean kalejira abiatuko dute ondoko lelopean: Otros muros cayeron. Zonifikazioarekin amaitzeko garaia da!.