argia.eus
INPRIMATU
EAEko ikerketa ereduan aldaketak
2014ko abenduaren 04a

Joan den mendean sortutako ikerketa zentroen azpiegitura eguneratu nahi du Eusko Jaurlaritzak 2020rako. Ikerketaren emaitzak enpresetara efizientzia handiagoz hel daitezen, ikerlanen helburuak eta zentroen egituraketa birdefinitu nahi dituzte.  

Ikerketa zentroetan, eta batez ere enpresei lotutako ikerketa unitateetan, kezkatuta daude, ez baitakite beren lanean jarraitzeko administrazioaren laguntza izango duten ala ez. Helburuak orokorrak dira, nazioartean ere balioko dutenak, baina horiek lortzeko EAEko marka bat behar da, eta horretarako gure hizkuntzak eta gure kulturak zehar-lerroa izan behar dutelakoan nago.