Betebeharrek preso gaituzten egunerokoan ere, presoaren lehen betebeharra ihes egitea da. Lea-Artibai eskualdeak eskaintzen ditu horretarako aukera dezente. Horietarik asko, oso ezagunak. Beste batzuk, Berriatuan aurkitu ditzakegunak kasu, ez hainbeste. Asteon dakarkizueguna plan bat da: duela 500 urtez gaindi ibilia den Errege Bidearen zati bat eginez, egunerokoari ihes egiteko plan perfektua.
Euskal Herriko eskualderik euskaldun eta ederrenetakoan, Lea-Artibain dago Berriatua; Berritxu lagunentzat. Haren bihotzean, herriko plazan hasiko dugu Ondarroatik pasata Saturrarango (Mutriku) hondartzaraino doan ibilbidea. Hondarrezko pasealeku horian zehar kateatuko ditugu astiro urratsak eta jarriko ditugu emeki begiak, eskualdearen, herriaren eta herritarren birika berdeetatik iragan ahala.
Naturaren magalean amilduko gara, itsasaldeko kresala eta pago, haritz zein gaztainondoek tentetutako basoen hatsa nahasten dituen giroa arnasteko. Ez dira hauek, ez direnez, Lea-Artibaiko paraje ezagunenak. Bideaz gozatzea helburu, abiapuntua bera da helmuga: Berritxu. Izan ere, Saturraranera joan ordez, Ondarroaraino iritsi eta buelta egitea proposatuko dizuegu lerrootan. Bi ordutan ematen ahal den paseoa, ibilian-ibilian bidea eginez, presarik gabe, errege-erreginek lez.
Herriko plazatik Urepel plazara joango gara, mendien itxitasunaren artean dagoen zabalgunerako norabidean, ipar-ekialderantz. Mikel Lertxundi berriatuarrak landutako Lekuko eskultura multzoak apaintzen du plaza; zurezko, burdinazko eta harrizko iturri bana dago bertan. Urepeleko iturburuaren omenez, ur soberakinekin sortzaileak harrizko piezan jarritako ur-jauzitxoa dago.
Poliki-poliki, futbol zelaiaren ondotik pasako gara bertatik ikusten den zubi zuriraino. Horrexen ondoan hasten dira landareek sortutako tunelak. Haien barruko bidezidorretan abiaturik, 200 metro luzeko lehen aldapatxoa pasata beherantz goazela, eskuma aldera ditugu Olaetxe, Etxetxu eta Okola baserriak. Aurreraxeago, hainbeste berderen artean herdoilak duen xarma erakusten du Galdos zerrategiak. Arrain-kutxaz oro estalita ageri da begien aurrekoa, antzina, portuei begira bizi ziren mendialdeko herrien oinordeko. Zerrategi atzetik Obekola errota ikus daiteke, itsasoari bizkarra ematen dion talaia baten gisara.
Errotaren hegalak mugitzen ditu Artibai errekaren urak. Bere kiribilak orrazten jarraitzen du Errege Bideak, Arantzibia Dorreraino. Gutxi falta da Ondarroara iristeko. 20-30 minutu asko jota. Eta Artibai pasa berritan altxatzen da Orubia Azpikoa, Orubia Gojeaskoa eta Orubia Nagusia (Orubixe) baserriek osatzen duten lorez betetako auzune ederra. Segidan, berotegiz osatutako zelai zabala pasa eta gutxira dago, harro, XVI. mendeko Arantzibia Dorretxea; garaiko jauntxoen jauregi dotorea.
Bide horiak udazkeneko orbelaren artetik ihes egin nahi duela dirudi. Ez du lan makala. Aitzina eginez, ordura arte laztandu ditugun zentzumenak labarretik Artibaira etenik gabe erortzen den uraren xaramelarekin goxatuko ditugu Aieriraino. Apur bat aurrerago dago Errenteria auzoa, Ondarroako sarrera. Bidearen azken zati honek gehitzen dio balioa beste guztiari; izan ere, lehen ez bezala, herri batetik bestera errepide nagusitik pasa gabe joateko aukera ematen baitu.
Buelta egin eta Berriatura ostera ere iristean, berriro zabaltzen da abanikoa. Baditu herriak hainbat auzo eta ibilbide eder deskubritzeko. Bestela, eskualdean bertan badira txokoak, abagunerik balego, iheserako plan perfektua luzatu eta borobiltzeko.
Gorabeherak gorabehera, 1.200 biztanle inguru izan ditu Berriatuak azken 100 urteotan. Uneotan, %90etik gora da euskaldun. Herri-gunetik urruti samar, Kantauri itsasoarekin du muga alde batean. Mendexa, Ondarroa, Amoroto, Markina-Xemein eta Mutriku ere baditu mugakide. 1974an Ondarroaren auzo bihurtu zen Berriatua, baina herritarren desadostasuna medio, 1983an berreskuratu zuen udalerri izaera.
Ordutik, herriak ez dio bere burua edertzeari utzi. Esaterako, duela urte batzuk, Merelludi auzoko Lekoia Bekoa baserri ikusgarria berritu zuten, eta oraintsuago, Etxepintxoa etxe-monumentua eta beraren fatxadako margolanak, Arantzibia Dorretxea eta San Pedro eliza.
Biziberritutako guneen artean ezin aipatzeke utzi, noski, Ihesi honetan urratu dugun bidea, iraganean merkatariek erabiltzen zuten bera. Tradizioaren kutsua mantenduz, antzinakoa gaurkotuz, bertakoentzat zein kanpokoentzat pasealeku txukuna egin du Berriatuak. Plan perfektua.
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.
Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren lehen edizioa Otxandioko eskolak jasoko du. Hernanin eman dute epaimahaiaren erabakiaren berri, hango udaleko eta Hik Hasi egitasmoko ordezkariek.
Aramaion jaio eta Otxandion bizi izandakoa, 1988tik 2000. urtera bitartean izan zen CCOO Euskadi sindikatuko idazkari nagusi.
Parke Naturalaren erdian kokatuta, Urkiola gainaren mendebaldean dago Saibi mendia (946 m), Eskuagatxeko mendilerroaren muturrean. Mendi erraza, Saibik ez du bere kareharrizko senideen ospea, eta pilota-soroa dirudi bere borobiltasun berdean.
Baina haren gailurretik... [+]
Euskal Herrian eraiki nahi zituzten lau zentral nuklearren aurkako borroka babesteko, Jose Luis Zumetak, Karlos Zabala Arrastalu-k eta Bixente Ameztoik Lemoiz gelditu horma-irudia sortu zuten 1980an. Duela gutxi, Bilboko Arte Ederren Museoari eman diotela argitaratu zuen... [+]
Otxandioko sarreran dagoen eraikin bateko horma oso bat hartzen du udalak egindako mural berri batek. ‘Ongi etorri’ goiburuaren azpian irudi bi ageri dira. Zuri beltzekoak gerra zibilaren eta bonbardaketaren ondorioz Otxandio ebakuatu zuten unea jasotzen du... [+]
Ramon Aldasoro euskal preso otxandiarra aske gelditu da gaur goizean. Etxeratek jakitera eman duenez, 20 urteko espetxe zigorra bete ostean Aldasoro kalean da.
Luzia Urigoitiaren kasua berriro ireki daitekeen jakin gura du Otxandioko Udalak. Urigoitia 1987an hil zuten, tiroz, Guardia Zibilak Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa) eginiko sarekada batean. Ildo horretatik, Iñigo Iruin abokatuagaz batu dira, eta honek proposamen bat... [+]
Espainiako estatuak Euskadin duen delegazioak Ospital Kalen dauden pintada bi garbitzeko eskatu zion Otxandioko Udalari orain hile batzuk. Pintada batean tortura salatzen da eta, bestean, euskal preso eta iheslarien euskal herriratzea eskatzen da.
Otxandioko Urduri dantza taldeak emakumeen soka-dantza berreskuratuko du aurten, jaietan plazaratzeko. Ainhoa Lasuen Urduri dantza taldeko kideak dioenez, “koreografia ez da inongo asmakizuna. Otxandioko andrek utzitako ondare historikoaren berreskurapena da. Altxor... [+]
Otxandion asteartean Guardia Zibilak egindako atxiloketek ika-mika ekarri dute biktimen esparrura.
Gorbeia eta Anboto artean, naturaz inguraturik dago Otxandio. Ez da herri handia, baina bizitza sozial handia du. Historiaz betetakoa ere bada; antzinako ardo eta arrain saltzaileen geralekua izandakoak 1936ko gerran Iberiar penintsulako gizarte zibilaren kontrako lehen... [+]
Gorputza espiritua baino errazago makurrarazten dela sarri entzun dugu. Hori bera frogatu eta “bide okerrean” zeudenak zuzentzeko ez zituen ahalegin gutxi egin inkisizioak Erdi Aroan. Euskal Herrian ezagunak dira XVI. mendean Zugarramurdiko eta Durangoko... [+]