argia.eus
INPRIMATU
15 urteko etenaren ondoren, itsasoen beroketa berriz abian
Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko azaroaren 26a

Azken hamabost urteotan ez da aldaketa esanguratsurik izan Lurreko itsasoetan neurtutako tenperaturetan. 1998an El Niñoren ondorioz izandako tenperatura hazkundeak 2014ra arte iraun du.

Aurten, aldiz, beste igoera bat gertatzen ari da, batez ere Ozeano Barearen iparrean nabaritu dena. Horrekin batera, alisio haize freskoak inoizko ahulenak izan dira. Behin betiko ondorioak ateratzeko goiz samar bada ere, 2014 hasierako tenperatura hazkundeak urte osoa iraun du eta horrek zientzialarien arreta bereganatu du.