argia.eus
INPRIMATU
Alesagarra
Jakoba Errekondo 2014ko azaroaren 20a

Alesagarrondoa edo mingranondoa (Punica granatum), espainolez “granado” deitzen dute, frantsesez “grenadier”. Azken aldian diru publikoetan lotsagabe eskua sartu eta lapurretan ibili diren politikari batzuk harrapatu dituztela eta polizia operazioari Púnica deitu diote. Etxeko atarian alesagarrondo polit bat dut, Olideneko Mertxe Konpaxa-k oparitua. Urte sasoi honetan ematen du fruitua. Benetan oparoa da landarea, dotorea eta emailea. Egun hauetan sekula baino gehiago begiratzen diot. Granados abizena duen bat jotzen dute politikari lapurren buru. Polizia azkarren bat badabil operazioei izenak jartzen: Punica granatum. Ez al dira geure honen bila etorriko!