Eskoziako erreferendumari eskaini nion tartetxo hau orain lau astebete. Orduan oso oinarrizko ideia batzuk adierazi nituen: herriari galdetzea bera, herria eta herritarron subiranotasuna, duintasuna eta askatasuna onartzea besterik ez dela. Eskozian bizi izan den normaltasun politiko eta soziala, autodeterminazio eskubidea, Europan, ez zaiela jadanik herri “kolonizatuei” bakarrik zergatik mugatu behar; bai Euskal Herrian, baita Katalunian ere honetaz eztabaidatu eta erabaki nahi duten herritar kopuru nabarmena dagoela, subiranotasuna hitz egin ahal izatea dela.
Derrigortuta nago gaiari beste buelta bat ematera. Kataluniako errealitateak horrela eskatzen du. Egia esan, banekien horrela egin beharko nuela. Baina ez nekien zer esango nukeen, ezta zein izango zen errealitatea. Ez dakit zer pentsatzen nuen gertatuko zenari buruz eta nola bilakatuko ziren gauzak. Azkenean, panorama argitzen ari da –edo iluntzen, hori ez dakit–, behintzat datorren azaroaren 9an zein izango den herritarrek izango duten aukera gutxi gorabehera badakigu, gehiengo politikoaren aukera Konstituzio Auzitegiak aldi baterako etetea erabaki eta gero.
Gai batzuk ezin dira juridikoki aztertu, ez soilik, behintzat. Zuzenbideari bakarrik begiratuko bagenio, inork ezingo luke adierazi zergatik Auzitegi Konstituzionalak hartu duen Kataluniako gehiengo politiko eta soziala kanpoan uzten duen erabaki “expres” hori. Alde batetik, Espainiako Konstituzioak berak, bere 150.2 artikuluaren bitartez, autonomia erkidegoei hainbat ahalmen eskualdatzea baimentzen dielako; bestetik, oso zaila delako ulertzea Kataluniako etorkizunari buruz Espainiako herritar guztiek parte hartu behar izatea –begira, Eskozian ez da horrelakorik gertatu–.
Behin eta berriro entzun dugu Espainiako Gobernuak ez zeukala beste irtenbide juridikorik, baina hori onartezina da. Katalunian herriaren gehiengoak azaroaren 9an bere iritzia eman nahi badu –horretaz ez dago zalantzarik–, hori politikoki bideratu behar da, Eskozian egin den bezala. Espainiako Konstituzioa aldaezina ez dela begi-bistakoa da –bere 135. artikulua ezin azkarrago aldatu baitzuten PPk eta PSOEk 2011ko abuztuan “merkatuak” lasaitzeko asmoz–. Gauza bera egin zezaketen oraingo honetan, horrela behar dela uste izanez gero. Baina gai horretaz beste aldagai garrantzitsu batzuei erreparatu behar diegu: 2015ean burutuko diren hauteskundeekiko alderdien kalkuluak eta Konstituzioarekiko “fundamentalismoa”, non Konstituzioa hainbat asmoren aurkako “arma” bortitza bihurtu den.
Katalunian eman den erantzuna oraindik nahasia da, baina argituz doa. Bi gako azpimarratuko nituzke: bata, batasun politikoa mantentzea, bestea, herri mugimenduaren nahia asetzea. Lehena alderdien kalkuluei lotuta dago, baina herriak baldintza dezake: alderdi guztiek dakite asko dagoela jokoan eta herritarren nahiak alboratzen dituenak asko gal dezakeela. Bigarrena errazagoa da: argi dagoena da azaroaren 9an herriak hitz egiteko aukera izango duela eta erantzuna zabala eta sendoa izango dela.
Gainera, mundua ez da bukatuko 2014an, ezta Espainia ere. 2015ean hauteskundeak daude: maiatzean, erkidego autonomoetan, udaletan eta foru aldundietan; udazkenean, orokorrak. Gaurko indarren banaketak ez du iraungo –ala bai?– eta, seguruenik, askatasunaren eta subiranotasunaren aldeko iritzia indartuko da. Azken finean, 1978ko erregimena da zalantzan dagoena, bere osotasunean, eta honetaz ere “plebiszitua” egingo da, hala nahi badugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]
Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]