argia.eus
INPRIMATU
EAEko clusterrak, aldi berean eredugarri eta eztabaidagarri

Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko urriaren 29a

Bruselan emandako hitzaldi batean, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak clusterrek izan dezaketen balioa aztertu du berriki.

Clusterretan sektore bereko enpresak elkartzen dira, bakarka lortu ezin izango lituzketen helburuak lortzeko: ikusgarritasuna, administrazioarekiko harremanak indartzea, proiektu konplexuetan parte hartzea... Enpresa lehiakideak dira, baina koopetizio (kooperazio+konpetizio) kulturaren bidez onura handiak lor ditzakete.

EAEn urteak daramatzate clusterrek lanean, eta ekonomiaren hainbat sektoretan “botere faktiko” izatera ailegatu dira. Azken urteotan asko ugaldu dira, eta ugalketak arazoak ekarri ditu. Asko izateak indarren dispertsioa ekar dezake neurri batean, baina gutxi izateak ekonomiak behar duen malgutasunaren aurkako politikak eragin ditzake. Zaila benetan, oreka lortzea!