Manuela Saenz Aizpuru, Askatzailearen Askatzaile

Manuela Saenz Aizpuru (1797-1856) Simon Bolivarren bikotekide eta borrokakide izan zen zortzi urtez.
Manuela Saenz Aizpuru (1797-1856) Simon Bolivarren bikotekide eta borrokakide izan zen zortzi urtez.

Quito, 1822ko ekainaren 16a. Simon Bolivar, Hego Amerikaren Askatzailea, garaile sartu zen Ekuadorreko hirian. Jendetzaren artetik, neska gazte batek arrosazko eta ereinotzezko koroa bota zion eta jaurtiketa ederki doitu zuen, Bolivarren besoetara iritsi baitzen lore-sorta. Bolivarrek eta Manuela Saenz Aizpuruk topo egin zuten lehen aldia izan zen hura. Bigarren aldian, Askatzaileak, lehen elkartze hura gogoan, zera esan omen zion Manuelari: “Anderea, nire soldaduek zuk duzun tiro trebetasuna balute, dagoeneko Espainiari gerra irabaziko genion”. Handik aurrera eta Bolivar hil artean (1830), Manuela haren bikotekide izango zen, gerran nahiz amodioan.

Manuelaren aita, Simon Saenz Vergara burgostarra, Juana Maria del Campo Larraondo jatorri bizkaitarreko oinordeko aberatsarekin ezkondu zen 1781ean. Urte batzuk geroago Joaquina de Aizpuru kreolearekin maitasun-harreman bat izan zuen eta horren ondorioz, 1797an Manuela Saenz Aizpuru jaio zen Quiton. Ama erditzean hil omen zitzaion; beste iturri batzuen arabera, haurrak bi urte zituenean hil zen. Amaordeak sasikoa zelako baztertuta, Quitoko Santa Katalina komentuan hartu zuten.

17 urte zituela komentutik ihes egin zuen, baina gertakariaz ezer gutxi dakigu eta Manuela bera ere ez zuen gertatutakoari buruzko xehetasunak emateko zale; dirudienez, Fausto D’Elhuyarrek –Juan Jose Elhuyarren iloba eta Fausto Elhuyarren semea– seduzitu eta berehala bazterrera utzi zuen neskatoa. 1817an, 20 urte zituela, James Thorne mediku ingeles dirudunarekin ezkondu zen, aurrez aitak hala itunduta zeukalako. Baina horrek ez zuen geldiarazi Bolivarrekin batera borrokara joateko orduan.

1828ko irailaren 25ean Bolivarren etsaiak San Karlos jauregira (Santa Fe de Bogotá, Kolonbia) hurbildu ziren, buruzagia hiltzeko helburuarekin. Manuela haien asmoez jabetu zen eta erasotzaileak entretenitzea lortu zuen. Bolivarri leihotik ihes egiteko aukera eman eta, hala, bizia salbatu zion. Horregatik La Libertadora del Libertador (Askatzailearen Askatzailea) ezizena  ipini zioten. Baina horrek ez du esan nahi Manuelak  merezitako onarpena jaso zuenik. Alderantziz. San Karlos jauregian plaka bat ipini zuten gertakariaren oroimenez, baina idazkunean Manuelaren izena ez da aipatu ere egiten. Historialari batzuek Bolivarren itzaleko osagarri erromantiko huts gisa deskribatu dute. Beste batzuek elezahar sexual iluna sortu dute haren inguruan, Manuelaren jarrera ireki, aurrerakoi eta probokatzaileak gaitzituta. Baina azken hamarkadetako errebisionismoari esker, Saenz Aizpuruk independentziaren heroi gisa jokatutako rola azpimarratzen duten lanak argitaratu dira, eta Hego Amerikako feminismoaren aitzindaritzat ere jotzen dute.

Bolivar hil eta gero, Manuelak tabakoa saltzen, baleontzientzat idazkiak ingelesera itzultzen eta enkarguzko brodatuak eta gozokiak eginez lortu zuen bizibidea, 1856ko azaroaren 23an difteriak jota hil zen arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


2025-01-15 | Mauro Saravia
La Roseraie ospitalea
Bigarren aukera bat gerraren erdian

1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]


Koldo Amatria
“Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude