Urriaren 24tik 26ra Artea eta Feminismoaren arteko loturak aztertu dira Bilboko Alondegian, Ikuspegi Feminista Arte Ekoizpenetan eta Arte Teorietan ikastaroaren bidez. Xabier Arakistain komisarioak eta EHUko Antropologia Sozialeko katedraduna den Lourdes Méndezek zuzentzen dute ikastaroa, zeinetan nazioarteko hainbat sortzailek eta pentsalarik euren sormen prozesuetan feminismoak duen eraginaz hitz egin duten. Lourdes Méndezekin arteaz eta politikaz jardun dugu.
Feminismoa eta Artea. Elkarrekin ala bereizita hobe?
Ez elkarrekin ezta bereizita ere: hobe artikulatuta. Feminismoa eta artea artikulatzea, uztartzea eta elkar elikatzea oinarrizkoa iruditzen zaigu.
Zein gai aztertuko dituzue? Zeintzuk dira hizlari interesgarrienak?
Aurtengo ikastaroa, aurrekoak bezala, ez dago gaika edo gakoen arabera pentsatuta. Zenbait egunez, eztabaidarako espazio publiko bat sortzea nahi dugu, non zenbait belaunaldi, herri eta disziplinatako pertsonek parte hartuko duten. Hizlari guztiak dira interesgarriak, izan ere, euren arteko alde horiek eragindako analisi feministak proposatuko dizkigute, eta horri esker, errealitate eta testuinguru anitzetara hurbilduko gara eta haien arteko bateratzeak eta urruntzeak aztertzea ahalbidetuko digute.
Artea eta politika ondo konpontzen dira?
Nire ustez, artearen eta politikaren arteko harremana testuinguruaren araberakoa izaten da, une historikoaren araberakoa. Eta testuinguru horrek azaltzen du zergatik politikak –ideologia politiko zehatz batzuek, esango nuke– jotzen duen artera –arte forma zehatz batzuetara– edota alderantziz, zergatik arteak jotzen duen politikara. Mendebaldeko gizarteetan, modernitateaz geroztik, artearen eta politikaren arteko harremana tirabiratsua izan ohi da, are gehiago aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoen garaietan, beste arrazoi batzuen artean, tentsio horrek errepresentazioen eremuan eragin zuzena duela uste delako, eta ondorioz, horren zama sinbolikoa handia da. Mundua errepresentatzeak eta hausnartzeak, artetik zein politikatik, interesen arteko hainbat gatazka sor ditzake.
Artea kritikarako, hausnarketarako eta salaketarako tresna izan daiteke?
Artea, mundu sozialarekiko hausnarketa kritikoak eraikitzeko modu bat izan daiteke, edo ez. Hala ere, azken urteotan sarri agertzen den gai baten gainean jarri nahiko nuke arreta, hau da, artea kritika sozialerako tresna izatea jarrera politikoki zuzen baten isla bilakatu ote den. Jarrera horretatik, nahita ala nahi gabe, zenbait arazo sozial (sexismoak, arrazakeriak, biolentziak, xenofobiak, transfobiak eta abar) estetizatzen dira, eta horren ondorioz, ekintza-hausnarketa politikoan lausotzen dira, sinbolikoki zenbait irudiren bidez adierazi direlako.
Zein da pentsamendu feministak artean duen pisua?
Artearen eremuan ari diren eragileengan (sortzaileak, teorikoak, komisarioak...) pentsamendu feministaren eragina, izatez, begi-bistakoa da XX. mendeko 60ko hamarkadatik, eta ezin da bereizi mugimendu feministen borroka politikoetatik. Arteari dagokionez, eremu horretan ari diren gizon eta emakumeen arteko harreman sozialak egituratzen dituen sexismoa agerian utzi duela; bestetik, artearen historiaren kanona berrikusten lagundu du, eta agerian utzi du kanon horrek emakume sortzaileak baztertu egin izan dituela; gainera, izaera publikoa duten arte museoetan emakume sortzaileen lanen urritasuna utzi du agerian, eta zoritxarrez, Euskal Herriko museoak ez dira salbuespena; gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipoak eraisten lagundu duten gakoak eman ditu, eta horri esker emakume sortzaileei errepresentazio berriak ekoizten lagundu die...
Beraz, esan daiteke emakumeek egindako arte garaikidea, nagusiki, feminista dela?
Jakingo duzun moduan, “arte garaikide” etiketa lortzea oso zaila da, ez baitzaio ematen hemen eta orain egiten den artelanari. Esparru txiki batera mugatzen da, eta espezialista talde batzuek hautatzen dute eta martxan jartzen.
Esan behar dut ez dudala onartzen emakumeek egindako arte garaikideaz hitz egitea, ez bada, simetrikoki, gizonek egindako arte garaikideaz hitz egiten. Beraz, sortzailea (gizonezkoa ala emakumezkoa izan) feminista bada, bere lanak teoria eta borroka feministen zordun izango dira, gehiago edo gutxiago, eta era berean, arte garaikidean ematen den ekintza espresiboaren eta beronen diskurtsoaren zordun ere izango dira.
Sorkuntza prozesua bera artelan bilakatzea da egungo joera, eta hala, gai pertsonala esparru publikora pasatzen da. Zein da pentsamendu kritiko eta politikoaren eragina esparru horretan?
Ez dut uste sorkuntza prozesua bera artelana denik, baina horrek artearen teorietan jarrera bat hartzera bultzatzen gaitu eta subjektua ulertzeko modu bat dakar. Garaiok ispilatzeen garaiak dira. Berdintasuna dugu ispilatze edo lilura horietako bat, alegia, eremu pertsonala gainerako baldintza sozialen (sexua, klasea, etnizitatea, praktika sexuala...) parte dela uste izatea, eta arriskutsua da. Baldintza sozial horiek mugatzen eta subjektu bezala eraikitzen laguntzen dute, jardun eremua edozein dela ere. Ispilatze garaiotako kontzietzia izateak, horiek ezagutzeak eta pertsona bakoitzak bizi duen errealitatearekin alderatzeak helburu politiko zehatzak lortzen lagunduko digu; berdintasunaren kasuan bezala, egun, oraindik ere, utopia bat baita, eta ez naiz soilik gizon eta emakumeen arteko berdintasunaz ari.
Feminismoaz hitz egitean, politikaz ari gara?
Jakina. Feminismoaz hitz egiten dugunean, sexuen arteko desberdinasun sozialen oinarrien analisiez hitz egiten dugulako; hala nola, eskubide zibilak, politikoak eta sexualak lortzeko borroka itzelez; eta, hainbat praktika emanzipatzailez, atzera begiratuz gero, europako gizarteetan 200 urtetik gorako historia duten horiez.
Zeintzuk dira emakume sortzaileen erronkak? Izan daitezke oztopo sorkuntzarako?
Nahiago dut ekoizpenaz hitz egin, sorkuntzaz baino. Oraindik ere, gezurra dirudien arren, gizona sorkuntzarekin lotzen du gure gizarteak, eta emakumea, aldiz, ugalketarekin. Borroka feministari esker hainbat lorpen izan bada ere, elkartze sinboliko horrek indarrean dirau eta eragin zuzena du emakume sortzaileen onarpen sozialean. Nola azaldu bestela, Europan eta Euskal Herrian, Arte Ederretako lizentziatu eta graduatuen %67 emakumezkoak izatea, eta aldiz, kopuru horren %10 baizik ez izatea euren artelanak erakusten dituztenak?
Nire ustez, egun emakumezko sortzaileek duten erronkarik handiena ezagupena da. Besterik da iraupen luzeko egitura sozio-sexual hori, sinbolikoki edo materialki, zein punturaino barneratuta daukagun emakume sortzaileek, eta horrek nola oztopotzen duen emakume sortzaileak bere burua sortzaile gisa ezagutaraztea. Ezagupen horren ondorioz, emakume sortzaileak artelanak ekoiztea lortuko du, egitura edota ordena horren menpe egon gabe.
Zein ondoriotara heldu nahi duzue ikastaro honi esker?
Ikastaro honek ez du ondorio zehatzetara heltzeko asmorik. Ikuspuntu feminista batetik eraikitako arte ezagutzaren transmisioa da interesatzen zaiguna. Eta, transmisio hori hezkuntza sistemako mailetara eraman behar da, ez baita inolaz ere heltzen. Ikastaro honen helburua espazio bat sortzea da, hausnarketa kritikorako gune eta pentsamendu feministaren zirkulaziorako topaleku izatea.
Bestalde, lehen edizioa egin genuenetik, ikastaroak, egungo artearen narratibak dituen ezaugarri androzentrikoak eta eurozentrikoak izan ditu ardatz. Teoria feministek 60ko hamarkadatik hona aurrera eramandako borroken ahanztura saihestea dugu helburu.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.