Zorionak Warnerri, zimurkeriagatik

  • Happy Birthday To You –guretzat Zorionak zuri– ingelesezko abestirik entzutetsuena da Guinness errekor liburuaren arabera, eta Warner/Chapell Music du jabe legala, 1990ean The Summy Company argitaldaria erosi eta haren ondarea bereganatuz geroztik. Urtean 2 milioi dolar jasotzen ditu royaltytan, baina zilegi ote? Norena da abestia?

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urtebetetzeetan kandelen argitan abestu ohi den doinua Patty Smith Hill eta Mildred Jane Hill ahizpek sortu zuten XX. mendearen hasieran. AEBetako Kentuckyn sortu ziren, 1868an eta 1859an hurrenez hurren. Irakasle eta hezitzailea zen lehena; piano-jotzaile, organista, konpositore eta afrikar jatorriko musikan aditua, bigarrena. Eskolak emateko baliagarri, 1889tik aurrera haurrentzako kanta ugari sortu zuten elkarrekin, horietarik gehienak Song Stories for the Kindergarten (1893) liburuan jasoak. Tartean zen Good Morning To All (Egun on denoi), alegia Happy Birthday to You sonatuaren sorburu edo ama, nolabait esanda. Hain ezaguna dugun doinuan, hala dio hitzak:
Good morning to you
Good morning to you
Good morning, dear children
Good Morning to All.

Urte gutxitan Good morning to All-en tokia hartu zuen Happy Birthday to You-k, ez jakin ordea, hitzen aldaketa zehazki nori zor zaion. Egun ona opa duen melodia eta urtebetetze ospakizunerako hitzak biltzen dituen bertsioa 1910 urtearen inguruan sortu zen gutxi gorabehera, eta Cable Companyk eman zuen estreinakoz argitara 1912an, The Beginers’ Book of Songs liburuan. Hortxe katramilaren abiapuntua, Hill ahizpak ez baitira inon ageri, ez abestia identifikatzeko izenburuan, ez sinaduran, ez jabetza-erregistroetan ere.

1930eko hamarkadaren erdialderako, ibilbide arrakastatsua egina zuen abesti eraldatuak. Western Union konpainiak, esaterako, lehen telegrama abestuan baliatu zuen, eta Broadway-ra ere heldu zen, The Band Wagon (1931) obra tarteko. Jakina, egilearekiko aitortzarik eta ordain ekonomikorik kontuan hartu gabe.

Hirugarren ahizpa batek, Jessica Hillek, auzi-eskea egin zuen epaitegian familiaren izenean. Epaileak atzera bota zuen ordea, eta demandak ez zuen aurrera egin.

Tartean, F. Summy Companyk erregistrora jo eta bere egin zituen Happy Birthday to You-ren eta antzeko hainbat bertsioren copyrightak, Jessica Hillen baimena eskuetan zuela. Aldaeretako batek, esaterako, nota bat gehiago du melodian, “Happy”-ren bi silabak erosoago esateko.

1942an Patty eta Jessica ahizpek, Hill Fundazioa sorturik, Summy Company demandatu zuten, esanez, Jessica Hillek ez zizkiola abestiaren eskubide osoak eman, argitalpenerako eskubide mugatuak baizik. Kasu honetan ere, demandak ez zuen aurrera egin.

Garaiko legeen arabera, copyrightak 28 urteko epea zuen, eta hura beste horrenbeste urterako berritzeko aukera ere bazenez, 56 urteren buruan, alegia 1991n egile eskubideetatik libre behar zuen doinuak. Alabaina, 1976ko egile eskubideen legeak 75 urtera luzatu zuen epea, eta 1998ko Copyrightaren Hedatze legeak beste 20 urte gehitu zizkion.  Alegia, 2030era arte, AEBetan bederen, babestuta jarraituko du Happy Birthday to You-k, Warner Music Groupen esku erabat, eta lege-urratze bakoitzak 150.000 dolar edo 112.000 euro inguruko isuna galdatzeko eskubidea emango dio.

Abestiaren egiletza auzitan

Azken urteotan auzitan da berriro abestiaren jabetzari dagokion guztia, Jennifer Nelson zinemagile amerikarra buru, demanda kolektiboa ezarri baitzaio Warnerri, New Yorkeko epaitegi federalean. Nelsonek abestiaren historiaren gaineko film dokumentala egin zuen 2013an, eta bertan, jende multzo bat Happy Birthday to You abesten ageri denez, 1500 dolar ordaindu behar izan zituen egile-eskubideetan. Gerora, Robert Brauneis unibertsitate irakasleak abestiaz egindako ikerketa oinarritzat hartuta, 1500 dolarrak eta 2009tik aurrera royaltytan jasotako dirutza atzera itzul dezan eskatzea deliberatu zuen.

Brauneis jaunaren aburuz, ezin da ziurtzat eman abestiaren hitzak Patty Smith Hillek idatzi zituenik, horren frogarik ez dagoelako inon. Bestalde, Happy Birthday to You-ren lehen argitalpenak ez zuen behar bezalako copyright eskaerarik izan, eta horren ondorioz egile eskubideak babesik gabe utzi zituzten. Halaber, 1935ean Happy Birthday to You erregistratu izana ere baliogabetu beharko litzatekeela dio Brauneisek, melodia bera ezin delako bi aldiz erregistroan pausatu, copyrightak orijinala behar duelako ezinbestean, eta kasu honetan, nota bakar bateko aldea du. Horrez gain, Hill ahizpak sortzaileak izan zirenik ere kolokan jarri izan du Brauneis jaunak. Haren ustez, abesti erlijioso afro-amerikar baten aldaera besterik ez zen Happy Birthday to You.

Demanda jarri dutenen arabera, Good Morning To All 1921etik egile eskubideetatik libre denez, bere melodiak ere halaxe behar du, eta beste horrenbeste Happy Birthday to You-k ere. Epaitegian horren aldeko hautua egiten badute, Warnerrek 2009tik aurrera irabazitako royaltyak galduko ditu. Alabaina, Good Morning To All bera ere abesti erlijioso zahar baten aldaera dela erabakiko balitz, Warnerrek milioika eta milioika dolar itzuli beharko ditu atzera. Azaroan emango dute epaia.
 


Azkenak
2024-11-27 | Julene Flamarique
Espetxe zigorra ezarri dio Turkiak Beritan Canözer kazetari kurdu feministari

Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


Black Friday-aren kontrako egitasmoak, hitzaldiak eta mahainguruak, Nafarroako GKE-en eskutik

Kontsumismoaren kontrako bizikleta martxa Setem GKE-aren eta Masa Kritikoaren artean antolatu da ostiral honetarako.

 


2024-11-26 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-26 | Leire Ibar
Kutsadura akustikoa egotzita isuna jarri diote Barakaldoko Oxinorte enpresari

Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.


Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | Leire Ibar
Nafarroako Musika Kontserbatorioko hiru irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik

Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]


2024-11-26 | Iñigo Satrustegi
Lorategiak eta lorezainak zaintzeaz

RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.

----------------------------------------------

Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo... [+]


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


2024-11-26 | Mikel Aramendi
India, Trump 2.0 aldirako kontuak ateratzen

Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]


2024-11-26 | ARGIA
Indarkeria matxistaren aurkako egunean, gizonei mezua: “Konponbidea ez bazarete, arazoa zarete”

Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.


Guraso bileran hizkuntzak nola kudeatu ez badakizu, gida honek lagunduko dizu

Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]


2024-11-26 | Sustatu
Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen

Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]


2024-11-26 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten Iruñerrian, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


Eguneraketa berriak daude