Barkatu, Amaia

Antton Olariaga
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Baldin eta atarikoetan ohikoa bada, edo behintzat itxura onekoa, nork bere idazketaren nondik norakoak zedarritzea gutxi gorabehera, edo behin hasita,  handinahiki egin nahi izatekotan, nork bere planteamendu estetikoa, literarioa edo dena delako aurkeztea, berdin da oso hastapenetako tipikoa nork bere erreferentziak omentzea eta izen-abizenez aipatzea;  bada, hementxe nator, markatutako bideen zale ere banaizen heinean.

Gaurko honetan hitz-multzotxo bat hainbeste eman digun poetari, gehi gogoetaxka orokorrago bat aldareratzen ditugun heroi horietaz eta zehatzago aldareratzen ditugun arte pertsonak baino ez ziren horiei aldareratzean bizkarreratzen diegun zamaz, alegia, geure espektatibak betetzearena, geure bertsio hobeago, ausartago, ederrago bat gorpuztearena, sarritan geuk egokitu dizkiegun printzipio batzuei irmoki eutsi beharrarena. Egin izan dudanez sarritan,  eta zuri ere garai batean egin nizunez, esan behar dizut Amaia, publikoki esan ere: “Barkatu, Amaia”.

Itxaropen printzak badauden arren, baten batzuek, oro har, zenbait klasikori barra-barra erasaten dien gaitzak jota, nahiko modu axalekoan ezagutzen dugu, kolektiboki, Amaia Lasaren lana, argitaratu eta 40 urte pasata oraindik ere manifestazioetako lelo gisa erabil genitzakeen (eta bide batez genero hori azalberritu) bere poemetatik hiruzpalau baino ez dakizkigu buruz, bat bera ere ez dugu Nire aitaren etxea bezain burdinez markatuta.

Itxaropen printzekin hasi naiz, baina, eta niri Josune Muñozen bitartez iritsi zitzaizkidan, Bilboko Alondegian, Literatura Eskolak antolatutako saioan. Eta ikasi nuen Amaia Lasaren askatasun egarria ez zela soilik “jainko guztiak ukatzea”, bazela halaber “lorea baztertzea, inoren eskutan ez zimeltzeko”. Eta, hala ere, nire erreakzio primarioena salataria izan zen, gizarteari, akademiari: zergatik ez zegoen aldarrikatuago, zergatik ez presenteago? Eta era berean haserrezkoa autorearekin: zergatik hain liburu gutxi, zergatik Nikaraguara alde egin zenuen hemen hainbeste behar zintugunean, zergatik Amaia? Zenbat feminista erraietako genituzke dagoeneko.   

Denbora pasata, bulkadak baretuxeago, atzera itzuli zitzaidan zapore mingotsa eztarrira, nik neuk behiala ebakitako aurpegiratze-doinu gaiztotu hori parez pare egokitu zitzaidanean Kathleen Hannah abeslari eta Riot grrrl mugimenduaren sortzaile nagusietako bati buruzko The Punk Singer dokumentalean (2013, Sini Anderson). Izan ere, Hannah-k musika egiteari utzi zion garaiaz diharduela, zaleetako bati abandonu-sentipena hain dario ozen eta patetiko. Hain bidegabe, funtsean. Miresten ditugunek, miresten ditugun arren, ez baitigute ezer zor.

Bukatu aurretik, zorrez ari naizenez, dena estu lotuta eta zirkularki amaitzeko gustuko dudan moduan, izenburua aukeratzerakoan neuk ere kontuan izan dudan M-en beste abesti horri bi hitz, harira ez datorrela irudi dezakeen eta seguru asko karaktere gehiago mereziko lituzkeen arren: aldareratutakoei exijitzen dieguna ez ote den gurasoei, baina batez ere Amari galdatzen diogunaren antzekoa. Zilbor-hestea mozteaz ari garenean ez ote diegun seme-alabok lasaiegi eskatzen bake sainduan utz gaitzala, soilik ondo datorkigunean haatik, geuk geure pribilegioei uko egiteko asmorik gabe: gaixo gaudenetan zopa, eta baldintzarik gabekotasuna beti, besteak beste.  

Hortaz, bada, barkatu, Amaia, eta, batez ere, eskerrik asko Amaia, ezer zor ez zenigun arren hain eskuzabalki eman diguzun guztiagatik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


2024-11-06 | Andrea Bartolo
Ofentsiba sionistaren atzean, Mendebaldeko burgesiaren interesak

Israelen ofentsiba inperialista beste fase batean sartu da: bonbardaketak Yemen, Libano eta Sirian; Iranen kontrako erasoak; Libanoren inbasioaren saiakera… Sionistek aspaldiko helburu bat lortu dute: Palestinatik haratago joatea, eta erasoaldia eskualde mailako gerra... [+]


2024-11-06 | Itxaro Borda
Mazan

Leku izen bakarra aski da, azken denbora hauetan gertatu den emakumeen aurkako biolentzia kasurik larriena aipatzen hasteko: Probentzako herri horretan, senar batek emaztea kimikoki menderatu eta beste gizon batzuen –ehun bat omen dira– sexu-meneko utzi du hamar... [+]


Inoiz amaitzen ez den jolasa

Txikitan, mila eta bat jolas genituen egunerokotasunean jolasteko. Batzuk korrika jolasten genituen, beste batzuk baloiarekin, panpinekin, gomarekin edota hitzekin. Bada hitzekin jolasten genuen jolas bat, konturatu naizena bizitza guztirako izango dela. Ez gara ohartzen jolas... [+]


2024-11-06 | Sonia González
Eta normal egiten badugu?

–Bai, zera, hori muntaia izango da… edo norbaitek egindako txistea… edo testuingurutik ateratako zeozer...

–Ezetz ba, maitti, hementxe dago bideoa, entzun egizu elkarrizketa.

Oxtia, bai! –begiak bueltaka begi-zuloetan.

J-k ezin... [+]


BRICS+ berria martxan da

BRICS+ taldean gorabidean dauden ekonomia produktiboek edota lehengaien hornitzaileek parte hartzen dute. Horiek munduko gobernantza justuagoa eraiki nahi dute eta horrek talka egiten du nazioarteko fluxu ekonomikoak arautzen eta gobernatzen jarraitu nahi duen... [+]


2024-11-06 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Oinordetzan

Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]


Teknologia
AA sortzailearen erantzuna

Orain dela urte asko Dr. Abuse chatbota ezagutu nuen, aplikazio horrekin ohartu nintzen ere pertsonok zeinen azkar kateatu gaitezkeen holako makinetara. Animalia sozialak izanda, harremana berezkoa eta beharrezkoa dugu, eta 'harremana' izenak dioen bezala,... [+]


Materialismo histerikoa
Gaixo

Gaixo nago, etxetik atera gabe egoteko moduan, medikuaren bajarekin, ingurukoen onespenarekin. Gaixo nago. Alegia, nire energia da normalean iluntzean etxeratutakoan izaten dudana, baina egun osoan. Eta gorputza tranpa bat da, beste behin ere, eta harrokeria gorrotagarriz... [+]


Kontzientzia kritikoa existitzen al da egungo gizartean?

 Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]


2024-10-31 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (I)

Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]


Teknologia
Kakofoniak

Eremu ez profesionalari loturiko pertsona talde digitaletan, besteoi argudioak emateko adimen artifiziala baliatu duenik ikustea gertatu zait azken urte honetan. Partekaturikoa propioa bailitzan. Norberarena, baina ez jabetzaren zentzuari loturikoa, baizik eta norbere... [+]


Balorazio positiboa

Wallapop aplikazioaren bidez bozgorailu kaxkar batzuk saldu nituen uda aurretik. Agian produktuaren deskribapena pixka bat puztuta zegoen, egia da. Erosleak hiru izar jarri zizkidan bostetik. Argi dago, ez nuen gehiagorik merezi.

Hurrengo astean, Irundik Bilbora eraman nuen... [+]


Arrosa gorria

Lagun baten aitaren hiletan egon nintzen aurrekoan. Lagunak lore-sortetatik lore bana hartzeko esan zigun bertaratutakoei, nahi izanez gero. Loreei ezin diet ezetzik esan, askoz gutxiago arrosei, batez ere gorriei. Hala, arrosa gorri eder bat hartu nuen.

Arrosa eskuan,... [+]


Eguneraketa berriak daude