Solomon Guggenheim Fundazioaren Bildumetako harribitxiek osatzen dute urtarrilaren 25era arte ikusgai egongo den Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketa, XX. mendeko artearen gaineko ikuspegi zabala eskaintzen duena. Fundazioaren eta Bilboko museoaren arteko hitzarmenaren 20. urteurrena ospatzeko jaioa, toki berezia eskaintzen die Oteizari eta Chillidari.
Erakusketaren lehen atalak 65 obra dakartza, eta Bilboko museoko hirugarren solairuan daude paratuta. Bigarren atala urriaren 23an inauguratuko da, eta gainontzeko bi solairuak beteko ditu.
AEBetako Fundazioaren eta Guggenheim-Bilbao museoaren arteko lankidetza nabarmentzeko asmoz, 1997an museoaren irekierako erakustaldia ekarri nahi du gogora egungoak, eta erakustaldi hartan jarritako margo ezagunak berriro ikusteko aukera zabalduko digu. Hala ere, bildumetako lan klasikoak ez ezik, azken hogei urteotan funtsak sendotu eta aberastu dituzten artelan berriak ere izango dira ikusgai, Richard Long artista ingelesak arbelaz eginiko Bilboko zirkulua (2000) kasu.
Orden kronologikoari segituz, XX. mendearen hasierako abangoardia historikoak (kubismoa, surrealismoa, fauvismoa, Alemaniako eta Austriako espresionismoa, besteak beste) ditu abiapuntu erakustaldiak. Bertan, egun klasiko diren hainbat margolan ikusiko ditugu 305 eta 306 aretoetan. Erakusketaren komisario Lucia Agirrek hedabideen aurrean esan zuenez, “behin etorkizuneko artea izan zena, 1929an Solomon Guggenheimek Vasili Kandinskiren 8 konposaketa –Bilbon ikusgai– erosita biltzen hasi zena, gure garaiko artea bilakatu da”. Amedeo Modiglianiren Biluzia (1917), Marc Chagallen Paris leihotik (1913), Franz Marcen Zezen zuria (1911) edota Pablo Picassoren Pitxarra eta fruta-ontzia (1911) dira, esaterako, horietako batzuk. Joan den mendeko artearen garapena ulertzeko ezinbestekoak diren beste izen batzuk ere aurkituko ditugu, hala nola, Piet Mondrian, Paul Klee, Georges Braque, Juan Gris, Joan Miró, Paul Delaunay… Paris modernitatearen ikurra bihurtu zuten horiek guztiak.
Jarraian, II. Mundu Gerraren osteko arte joera berriei esker, New Yorkeraino egingo dugu jauzi eta Jackson Pollock eta Max Rothko aitzindari dituen Espresionismo abstraktuarekin egingo dugu topo. Aurrekoek, Europan, errealitatea irudikatzeko modu berriak jorratu zituzten. Gerraosteko margolariek, berriz, teknikari eta koloreen erabilpenari eman zioten garrantzia. Emozioa eta egoera espiritualak sorkuntzan agertzeko, pintura aplikatzeko prozedura berriak erabili zituzten (Pollockek, adibidez, lurrean ipini ohi zituen mihiseak pintura bertan jaurtitzeko, pintzela erabili gabe), baita kolore-plano zabalak ere (azken hau dugu Rothkok aukeratutako bidea).
304 eta 301 dira, hurrenez hurren, Chillida eta Oteizari eskainitako aretoak, bakoitzak bosna eskultura hartzen dituela: Oriotarraren kutxa metafisikoak eta esferaren inguruko saiakerak (guztiak 1957-58koak, Sao Pauloko Bienalekoak) zein donostiarraren neurri handiko lanak.
Azken bi aretoetan (302, 303) abangoardia berrienetako batzuk –informalismoa, minimalismoa, kontzeptualismoa– dira nagusi. Bertan, Bilbon dagoeneko ikusiak diren Longen Bilboko zirkulua edota Jannis Kounellisek ikatz zorroekin egindako instalazioa daude, esaterako, baina bestela kokatuta daude, komisarioaren esanetan, ikusleek lan horiek berraurkitzeko parada izan dezaten.
Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak
Noiz: irailaren 23tik urtarrilaren 25era (astelehenetan itxita).
Non: Guggenheim museoa, Bilbo.
Sarrera: helduek 10 euro, 12 urtetik beherakoek doan.
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]
Euskal Herriko kobazuloetan Madeleine aldiko (duela 18.500 eta 13.500 mila urte bitartekoak) labar-artea metodo konputazionalak konbinatuz aztertuta, ezaugarri espazialen eta ikonografikoen arabera bereizi dituzte irudiak, eta ondorioztatu dute lau multzotan bana daitezkeela.