Bake prozesu izenarekin ezagutzen den horretan, sarritan egiten da berba “egia, justizia eta erreparazioa” kontzeptuei buruz. Ondo daude, jakina: hirurak dira beharrezkoak. Baina laugarren hanka falta du planteamendu horrek biolentzia eza iraunkorra izan dadin: biolentzia berriz ere erabiliko ez delako bermea, izenburuko Egundo berriro ez hori.
Sozietateari berme hori eskaintzean, bakoitzak bereaz erantzun beharko du. Espainiako Gobernuak bermeak eman beharko lituzke, estatu terrorismoa berriro erabiltzea eragotziko luketenak, estatuaren polizia-taldeek torturatzea eta tratu txarrak ematea ezinezko egingo luketenak. Onartu beharko luke estatu terrorismoak eskubideak urratu dituela, sufrimendua eragin eta biolentzia garaia luzatu egin dituela. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, Ertzaintzaren jarduna gardena izango dela bermatu behar du: tratu txarrik ez, isolatzerik ez, hiritar multzo bat duen janzkera edo erabiltzen duen hizkuntzagatik susmagarritzat jotzea ere ez. Horrela jardun izan dela onartu behar du Jaurlaritzak, egiak hala eskatzen duelako. Baita horrela jokatzeak eskubideak urratu eta sufrimendua eragin dituela ere. Ertzaintza bera ikertzeko ertzain talde independente bat osatu beharra dago, zeinaren eginkizuna ertzainen esku-hartzeen ondorioz jartzen diren salaketak ikertzea izango den. Kanpoko kontrola handitzen duten esperientzietatik ikasi (Ingalaterra eta Galesko polizian, edo Herbehereetakoan, esate baterako) eta hona ekarri behar dira. Ezker abertzaleak, bere aldetik, bermea eman beharra du, ezkerreko independentismoaren izenean etorkizunean ez dadin helburu politikoak erdiesteko biolentzia erabili. Modu bat baino gehiago dago horretarako, noski, baina, nire ustean, oinarrizko hausnarketa batekin hasi beharko da: gatazka politikoa konpontzeko armak erabiltzea erabaki zen, eta erabaki hori ez zen derrigorra izan, aukeretako bat baizik. Armak erabilita, baina, ez zen gatazka politikoa konpondu: ez dira lortu ez independentzia, ezta erabakitzeko eskubidea ere. Orain, armak uztea erabaki denean, gatazka politikoak bere horretan dirau. Ondorioz, esan daiteke borroka armatua erabiltzeak ez duela oinarrizko arazo politikoa konpondu, eta sufrimendua eragin dio herri honi, baita arazo gehiago ere; hain justu, bake prozesu deitzen den horretan konpondu beharreko biktima, preso, iheslari eta armen arazoa.
Zergatik den garrantzitsua “egundo berriro ez” bermea? Bada, bestela, denbora kontua izango delako herritar multzo batek erabakitzea biolentzia politiko barik ez dagoela gatazka politikoa konpontzerik, eta hura berriz ere erabiltzen hastea. Horrela ari da Ipar Irlandan gertatzen, non biolentzia ez den guztiz desagertu eta Pazko matxinadaren mendeurrenean gerta litekeenaz arduratzen hasi diren. Gogoratu Ipar Irlandan borroka armatuari amaiera emateko hitzarmena sinatu zela, zeinaren ondorioz presoak kaleratzeko bide bat ezarri eta herri galdeketa bat deitu zen: hori guztia ez da nahikoa izan, nire ustean oinarrizko hausnarketa egin barik geratu delako: biolentzia politikoa erabiltzeak konpondu gura den arazoa konpondu ez, eta sufrimendu eta arazo gehiago sortzen ditu.
Amaitzeko, erabili ditudan aditz denborei buruzko argipen bat: Espainiako Gobernuarengandik ez dut nik bermerik ez hausnarketarik espero, borroka armatua utzi ondorengo une honetan ezein urrats espero ez dudan heinean. Baina Eusko Jaurlaritza eta ezker abertzalearengandik, ostera, bai. Eta espero dut Espainiako Gobernuaren zain geratu barik egitea aurrera, bata bestearen zain, bata besteari begira geratu barik. Bermea, nork berea eman behar digulako euskal herritarroi.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.
Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]