Ozeania, 1642. Abel Tasman Jansen nabigatzaile holandarrak uharte bat aurkitu zuen Australiako kostaldetik 240 kilometrora. Bertako biztanleak azal iluneko eta ile kizkurreko gizon-emakume txiki eta argalak ziren (gizonezkoek 1,60 m neurtzen zuten batez beste, eta emakumeek 1,48). Ehiza eta bilketa zituzten bizibide. Hasieran Van Diemenen Lurra esan zioten irlari, Anthony Van Diemen garai hartako Ekialdeko Indietako Holandar Konpainiaren gobernadore orokorraren omenez. Baina 1855etik aurrera aurkitzailearen izena jarri zioten: Tasmania.
Holandarren ondoren, frantsesak eta britainiarrak iritsi ziren uhartera, eta bertakoak esklabo egiten hasi ziren. 1803an britainiarrek presondegi kolonia bat ezarri zuten bertan eta, kondenatuez gain, lur eremuak lortzeko eskrupulurik ez zuten kolonoak iristen hasi ziren. Kolonoek ez zituzten aborijenen ehiza eremuak errespetatzen eta liskarrak berehala piztu ziren armada britainiarraren babesa zuten iritsi berrien eta beren burua defendatzeko ezer gutxi zuten tasmaniarren artean. Europarrek egindako hilketa, bortxaketa, bahiketa eta bestelako gehiegikeriek ez zuten zigorrik. Eta, hala ere, tasmaniarrak beren burua defendatzen ahalegindu ziren, suzko armen kontra harriek eta lantzek inolako aukerarik izan ez arren.
1826an, Colonial Times and Tasmanian Advertiser astekariak autodefentsa erabili zuen aitzakiatzat kolonoen jarrera zuritzeko: “Ez gaude hemen lan filantropikoa egiteko. Autodefentsa naturaren lehen legea da. Gobernuak bertakoak kanporatzen ez baditu, basapiztiak bailiran ehizatuko ditugu”.
Gobernu britainiarrak tasmaniarrak beste uharte batera aldatzea pentsatu zuen, baina azkenean aldizkariaren iradokizunak irtenbide azkarragoa ekarriko zuela erabaki zuen. Hala, 1828an aborijenen ehiza baimendu zuten. Baimendu eta akuilatu, ehizaki bakoitzak ordainsaria baitzuen: helduak bost libratan ordaintzen ziren; haurrak, bitan. 1803an 5.000 aborijen inguru bizi ziren irlan; 1830ean 200 bat geratzen ziren.
1860an azken gizonezko tasmaniarra hil zen. Royal Society of Tasmania elkarteko kide George Stokellek gorpua larrutzeko agindua eman zuen, oroigarri gisa larruarekin zorro bat egiteko. Azken emakume tasmaniarra, Truganini, 1876an hil zen. Genozidioa burutua zen.
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]