argia.eus
INPRIMATU
Ardo urrintsua edaten zuten Antzinaroan

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2014ko irailaren 17a
Andrew J.Koh

Tel Kabri aztarnategian, Israel iparraldean, Ekialde Hurbileko ardotegi zaharrenaren arrastoak aurkitu zituzten duela urtebete inguru. K.a. 1700. urtekoak ziren gela bakarrean aurkitutako 40 lusuilak, eta 2.000 litro ardo inguru  biltzen zituztela kalkulatu zuten arkeologoek. Lusuiletako arrasto organikoak  aztertuta, ontziek ardoa zutela baieztatu zuten lehenik, azido tartarikoa eta siringikoa topatu baitzituzten. Baina osagaiak xeheago aztertzeko aukera ere izan dute eta, berriki argitaratu dutenez, ardoari eztia, estorake eta ahuntzadar erretxina, zedro olioa, ipurua, menta, mirtoa eta kanela botatzen zioten Antzinaroko ardogileek