argia.eus
INPRIMATU
Machu Picchuren benetako aurkitzailea: Agustin Lizarraga

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2014ko irailaren 11
Agustin Lizarraga.
Agustin Lizarraga.PPR

Machu Picchu, ofizialki,  Hiram Bingham esploratzaile estatubatuarrak aurkitu zuen 1911n. Ez-ofizialki, Agustin Lizarraga, euskal jatorriko lurjabe peruarra 1902ko uztailaren 14an iritsi zen hiri zaharrera, eta hala idatzi zuen ikatzez  Hiru Leihoen hormako harri batean. Lizarragaren asmoa ez zen monumentu harrigarriak aurkitzea, laborantzarako lur berriak topatzea baizik.

Handik ia hamarkada batera, 1911ko uztailaren 24an, Binghamek Lizarragaren idazkuna topatu zuen eta ezabatzeko agindua eman zuen, kontserbazio arrazoiak argudiatuz. Argazki bat egin zion lehenago eta bidaia-egunkarian ere aipatu zuen inskripzioa. Baina publikoki ez zuen sekula horren berri eman eta, hala, aurkikuntzaren loria beretzat hartu zuen. Agustin Lizarraga Urubamba ibaiaren uraldietan itota hil zen, Machu Picchura itzultzeko ahaleginean.