argia.eus
INPRIMATU
Katalunian 40 familiak eskatu dute eskolan gaztelaniaz aritzea

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2014ko irailaren 10
Eskola katalanaren aldeko leloa darama emakumeak bizkarrean.
Eskola katalanaren aldeko leloa darama emakumeak bizkarrean.Xavierpujolguarro.blogspot.com

Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak bi eskola sare osatu nahi ditu, bata katalanez arituko dena, eta bestea, gaztelaniaz arituko dena. Familiek gaztelania aukeratu nahi badute horretarako eskubidea daukate. Bada, 2014-2015 ikasturtean 40 familiak baino ez dute eskatu haien seme-alabak gaztelaniaz aritzea. Orain eskaera guztiak banan-banan aztertuko dituzte onartu ala ez erabakitzeko. Izan ere, Kataluniako Hezkuntza kontseilari Irene Rigauk adierazi du eskaera horietako batzuk dekretua onartu baino lehenagokoak direla eta beste batzuk matrikulazio epetik kanpo egin direla.

Lomceren arabera, Generalitatea ez bada gai gaztelaniaz ikasi nahi duen haurra eskola publikoan eskolaratzeko ikastetxe pribatua aurkitu behar dio. Hala eginez gero, erkidegoaren transferentzietatik 6.000 euro kenduko lizkioke haur bakoitzeko Espainiako Hezkuntza Ministerioak.