Infernua zenbakitan: Gaza 50 eguneko gerra isildu ostean

  • Gazan Israelgo armadak egin duen sarraskia da XXI. mendean delako gerra asimetriko batek harrapatutako populazioari eragiten dizkion kalteen adibide muturrekoa. 50 egunez Gaza kiskali duen guduan arrazoia gerlarietako nork duen galdetzea alferrikakoa da, hain da neurrigabea alde batek eta besteak nozitutako ondorioen konparaketa.

Mohammed Asadek eginik APA images zerbitzuak hedatutako irudiak erakusten du Gaza iparrean dagoen Beit Hanoun nola zegoen abuztuaren 13an. Egun batzuk lehenago Israelgo armadak jakinarazi zuen bere
Mohammed Asadek eginik APA images zerbitzuak hedatutako irudiak erakusten du Gaza iparrean dagoen Beit Hanoun nola zegoen abuztuaren 13an. Egun batzuk lehenago Israelgo armadak jakinarazi zuen bere "lurreko, aireko eta itsasoko indarrek kolpatu zituztela Gazako zerrendako 4.762 gune terrorista". Luzean 20 kilometrora iristen ez den eta zabalean 3-5 kilometro baino gehiago ez duen lur muturrean asko dira 4.762 gune, areago kontutan edukiz artilleriaren lehergaiek 50x50 metroko azalera harrapatzen dutela, airetik jaurtitako tona bateko bonbek 300 metro arte. Puntu horietako bakoitza behin eta berriro eraso zen gainera. Soilik artilleriako bonbatan Gazara 40.000 ale jaurti zirela adierazi dute militar israeldarrek. Aipatu den arren 20 urte beharko dituela lurralde honek bere onera etortzeko, zaila da normalizatzeko eperik markatzea tamaina horretako txikizioaren aurrean.

Hazem Abu Murad lehertu bako bonba israeldar bat desaktibatzen ari zela hil zen bere taldeko dozena erdi gizonekin batean abuztuaren 13an. Gazan lan horretan aditu nagusiena zenak kalkulatua zuen ordura arte (su-etena 26an helduko zen) Israelek lurretik, itsasotik eta airetik jaurti zizkietela 18.000-20.000 tona bonba, misil eta artilleria bidez. Ali Abunimah idazleak The Electronic Intifada gune ospetsuan alderatu du leherkari kopuru hori Hiroshiman 1945an AEBek jaurtitako bonba atomikoarekin.

Kilotoia da mila tona TNTk eztanda egitean askatzen duten energia kopurua. Hiroshimako bonba atomikoak 16 kilotoi askatu zituen, 16.000 tona TNTk adina. Gazan Israelek 18.000-20.000 tona bota ditu. Horiez gain, Murad artifizieroak kalkulatu zuen 1.000 tona gehiago leherkari dagoela zapartatu gabe Gazako kale, etxe eta bazterretan abandonaturik.

Gazatik, berriz, Israelen kontabilitatean 3.360 jaurtigai bidali zitzaien, suziri eta morteroak gehienak. Ba omen dauzkaten arren, Iranek emanik, 150-200 kilo leherkari daramatenak, Hamasen milizianoek darabiltzaten gehienak 20-50 kiloren bueltan dabiltzala diote adituek. Kontuak eginez, azkenerako 4.000 suziri sutu baldin badira, 50na kilo kontatuz denetara 200 tona lehergai emango lukete: ale batzuk 150 kilokoak balira ere inolaz ere ez lirateke denetara 400 tona baino gehiago.

Ali Abunimah Israelgo prentsak eta armadak berak plazaratutako informazioetan oinarritzen da argudiatzeko 2009ko Berun Urtua operazioan lehertu zutena halako bost munizio erre duela israeldarren artilleriak bakarrik, 30.000 edo 40.000 artean. Horietako asko 155 milimetroko pepinoak dira; 50 x 50 metroko lur eremua harrapatzen dute eztanda egitean.

Tankeek, berriz, operazio honetan masiboki erabili dituzte Kalanit eta Hatzav munizioak. Gai dira bai lurra ukitu aurretik lehertzeko airean, edo bai eztanda egiteko hormak zulatu ostean eraikinen barruan. Jaurtigailuok sortu izanagatik Israelen saritu duten Danny Peretzek kazetariei azaldu zien beharrezkoak direla oraingo gerrak asimetrikoak direlako: “Orain borroka ez da tankeak tankeen kontra, zuk gai izan behar duzu jendea erasotzeko eraikin barruetan bezala kanpoan denean, gutxi gora behera joaz gordeta dauden lekuetan”.

Etsaiak “gutxi gora behera gordeta” dauden lekuak kolpatzea bilakatu da XXI. mendeko gerra guztietan taktika nagusietakoa. Zer egingo zaio etsaiak –matxinoak, terroristak...– populazio zibilaren artean gorde baldin badira... Tankeen eta artilleriaren sua bezala, gerra asimetrikoaren taktika berak segitu ditu Israelek airetik Gazako ofentsiban. Shujaiya auzoari bakarrik tona bateko 100 bonba “oparitu” zizkioten, laserrez gidaturik 300 metroko ingurua kaltetzen dutenak.              

Suntsiketa programatua  

Estrategia militarrek gerra asimetrikoaren eredutzat aipatzen dute Israelek Gazan Hamasen kontra daramana. Wikipediak dioen gisan, Israelek armada oso indartsua daukan bitartean, erakunde palestinarrek ez daukate eskala horretako tresneria militarrik; ordainetan, taktika asimetrikoak darabiltzate: frankotiratzaileak, mugaz gaineko tiroketak, morterozko erasoak edo bonba-suizidak.

Israelek bere bonbardaketa masiboarekin Gazan erakutsi du zein neurritaraino diren asimetrikoak gerra honen ondorioak ere. Hasteko, biktimatan.

Israelen: 66 hildako (horietan 6 zibil), 450 zauritu (80 zibil). Gazan: 2.150 inguru hildako (zibilak 1.400-1.600), zaurituak 11.000, preso hartuak 250. Hildako israeldar bakoitzeko 32 gazatar erori dira. Baina asimetria handiagoa da bi herrialdeen populazioari begiratuz gero. Gazan 1.816.000 jende bizi da, milatik bat baino gehiago hil du 50 eguneko guduak. Israelek 8.146.000 biztanle dauka; Gazaren proportzioa mantenduz gero, ia 9.000 herritar hilko zizkioten.

Erasoengatik beren etxeetatik ihesi joandako errefuxiatuak Israelen 5.000-8.000 izan dira. Gazan abuztuaren 5erako etxeetatik alde eginak ziren 520.000tik gora, azkenerako herritar guztien herena. 17.000 etxebizitza erabat suntsitu dituzte; beste 37.000 gehiago bertan ezin bizitzeko adina kaltetuta daude. Ehunekotan, Gaza hiriko apartamenduen laurdena eta Beit Hanoun auzokoen hiru laurdenak.   

Ondorio ekonomikoen kalkulu orokorrik ez dugu ikusi. Wikipediak dio Gazaren kontrako aurreko eraso handiak, 2009ko Berun Urtua delakoak, 4.000 milioi dolarreko kalteak ekarri zituela, Gazaren urteko Barne Produktu Gordin osoa bider hiru. 50 egunok ekonomian utzitako zauria handiagoa izan da aditu batzuentzako, aurrekoa halako hiru edo gehiago. Eskualde batek nola gainditzen du hilabete eta erdian galtzea urteko Barne Produktu Gordina bider bederatzi?

Gazako fabriken hamarretik bat suntsitu dute Israelgo armadaren bonbek, 360 baino gehiago. Asko txikiak, baina handiak ere bai. Al Awda enpresak 40 urte zeramatzan jakien industrian, opil, izozki eta beste ekoizten 450 langileri emanez enplegua. Berrikitan instalazioak zabalduak zituen Nazio Batuen laguntza erakundeen eskariz errefuxiatuentzako elikagaiak ekoizteko. Bonbek suntsiturik utzi dute.

Argindar zerbitzua ere suak eraman du. Salaheddin karrikan zegoen zentral elektrikoa, eskualdeko nagusia, deus ez da gaur. Urte betean generadoreekin moldatu beharko dute, herritarrek bezala ospitaleek eta lantokiek.

Nekazaritzan 17.000 hektarea baratze eta soro galdu dituzte baserritarrek. Zeuzkan oilo eta oilasko guztien erdia baino gehiago galdu du eskualdeak. Behitegi ugari ere bai.

Nazio Batuen Erakundeak Gazan garapen programen buru daukan Trond Husby esan du eskualde honen suntsiketa maila okerragoa dela Somaliak, Sierra Leonek, Hego Sudanek edo Ugandak daukatena baino. Zertarako aipatu langabezia, azken guduen aurretik %45ean baldin bazegoen, 700.000 pertsona diru sarrerarik gabeko familietan...

Abuztuaren 26az geroztik ofizialki bakea dagoenez, gazatarrak saiatzen dira bizimodua ateratzen. Nazioarteko laguntzaz gain beraiek saldu edo erosi behar duten oro zorrotz itxitako mugako kontroletatik pasa behar dute. Israelek zabalik dauzkan bakanak zeharkatzeko baimenak tantaka ematen ditu. Gazak 1.000 kamioi bete material behar luke egunero, ez dira iristen 350 baino gehiago eta ez beti. Treguan ere bakerik ez du ematen indartsuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-16 | ARGIA
Israelek Irlandan duen enbaxada itxi du, Dublinek genozidio salaketarekin bat egin ostean

Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.


2024-12-06 | Hala Bedi
Xabi Losada, Palestinarekin Elkartasuna
“Israelgo estatu terrorista ez da soilik harreman militarren bidez sostengatzen”

Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Israelgo justizia ikertzen ari da ea Netanyahuk bazuen urriaren 7ko Hamasen erasoen berri

Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]


2024-11-11 | Leire Ibar
Israelek fosforo zuriarekin gutxienez 24 eraso egin dituela dokumentatu du NBEk

Gazako herritarrei arma kimikoarekin eraso egin izana salatu du NBEren Giza Eskubideen Bulegoak ostiralean argitaratutako txosten batean. Fosforo zuria nazioarteko legedian debekatuta ez dagoen arren, debekatuta dago populazio zibilaren aurka erabiltzea.


2024-11-11 | Jon Torner Zabala
Frantzia-Israel: 4.000 poliziaren presentzia eta Palestinako bandera debekatua

Gazaren aurkako sarraskiak kirolean ere badu islarik, bateko eta besteko ekintzek erakutsi dutenez. Futbolean, zehazki, urak harro datoz, Israeleko taldeek Europako estadioetan jokatzen duten bakoitzean agerian geratzen den moduan. Pasa den astean Amsterdamen gertatutakoek,... [+]


“Atera ala hil”, Gaza iparralderako Jeneralen doktrina

Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]


Eguneraketa berriak daude