Nola bizi seriezale amorratu batekin

Seriezale amorratuoi atal bat bestearen jarraian ikusteko egun osoa etxetik atera gabe egotea normala iruditzen zaigu. Baita lagunekin edo familiakoekin genituen hitzorduei uko egitea ere, asteko atalari hutsik egin nahi ez diogulako. Walter white, Desmond, Mcnulty edo Tony Sopranori hurrengo astean zer gertatuko ote zaien ez dakigulako, lorik ere ez egitea. Edo gure telesail gustukoenak Emmy saria eramango duen ala ez jakiteko gau-pasa luzeak egitea.

Guretzat “naturala” da, baina gurekin bizi den jendearentzat, –eta demagun 20 telesail batera ikusten ez dituztenentzat (hemendik aurrera “jende arrunta” deituko diegu)– zerbait arraroa edo ezohikoa da. Kondairak dio seriezaleak eta pertsona arruntak bizi litezkeela elkarrekin, badirela zenbait kasu munduan. Ez da erraza, baina ba omen daude.

Zaletasun kontrolaezin hori jasan behar duzuenon tokian jartzen saiatuko naiz, eta bide batez, ea gai zareten gure bitxikeriak ulertzen. Ziur nago terapia erabilgarri bihurtuko dela. Bide batez, elkarte bat sor dezakezue: “Kaixo, nire izena Tamara da eta ni ere seriezale batekin bizi naiz”.

Asteko egunik okerrena, guretzat onena... “Azkenean iritsi da astelehena”. Bai, aukera asko dago astakeria hori seriezale baten ahotik entzuteko. “Jende arruntari” erokeria iruditu arren, guretzat, astelehena egunik gogokoenetarikoa da. Argibidea oso erraza da: AEBetako hainbat telebista katek arrakasta handien duten telesailak igandeetan emititzen dituzte. Hori dela eta, astelehenetik aurrera dauzkagu ikusgai hemen (The Walking dead, Homeland...). Astelehena, ustegabeko egun zoragarri hori.

“Beste atal bat eta banoa lotara...”. Zenbat aldiz entzungo zenuen esaldi hau goizeko 2:00etan? Berdin dio hurrengo goizean, 8:00etan esnatu behar izatea. Gupidagabeak gara. True detective-ren maratoi baten erdian baldin bagaude, ea nor ausartzen den esaten telebistak hor jarraituko duela hurrengo egunean eta uzten dugun puntutik jarrai dezakegula. Atalak ikusi eta ikusi arituko gara atsedenik gabe, munduaren amaiera iristear egongo balitz bezala. Eta apokalipsia iritsi baino lehen, behar dugun lehenengo gauza atala nola amaituko den jakitea da.  Soluzioa? Onartu, oherako bidea bakarrik hartu beharko duzue. Edo bestela esna eutsi leher egin arte, eta hurrengo egunean begi-zuloen kontrako krema erabili.

Elkarrekin ikusten duzuen telesail baten atala, bakarrik ikustea desleialtzat hartuko da. Lost elkarrekin ikusten baduzue, atal bat zure kabuz ikusteak hondamendira eramango zaitu, eztabaida erraldoi eta kontrolaezin batera. Ezta bururatu ere!

Bizitza soziala, zer da hori? Telesailak ikusten inbertitzen den denbora, beste edozeri eskaintzen ez zaion denbora da. Momentuz lan egitea beharrezkoa da guztiontzat. Bestalde, badaude zeregin saihestezin batzuk, lo egitea adibidez. Beraz denbora hori beste nonbaitetik “lapurtu” behar da: bizitza sozialetik. Zuk, pertsona arrunt horrek, esango duzu: “Eguraldi bikaina dugu, joango al gara lagunekin paseatzera?”. Gure erantzuna: “Sons of anarchy ikusten ari naiz eta Jax Teller irlandarrarekin tratua ixteko zorian dago, benetan uste al duzu gogoa dudala horretarako?”.

Jarrai ezazu (gutxienez) ikusten dugun telesail bat, elkarrizketetatik kanpo geratu nahi ez baduzu behintzat. Lagunekin zaudenean, elkarrizketa telesail baten ingurukoa bada eta kasualitatez jarraitzen ez baldin baduzu, estralurtar sentituko zara. “Ikusi al duzu True Detective-n plano zoragarri hori?”. “Ezin dut sinistu ere egin Breaking bad nola amaitu den...”. Elkarrizketa hauen guztien parte sentitu nahi baduzu, egin dezakezuen gauzarik onena gutxienez telesail horietako bat jarraitzea da. Bestela zertaz hitz egin zenuen mundu guztiak “Game Of  thrones-en ezkontza gorria” aipatzen zuen bitartean?


Azkenak
Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


Eguneraketa berriak daude