argia.eus
INPRIMATU
Vietnamgo Gerra ez da bukatu Laosen

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2014ko uztailaren 29a
6 urteko haur honek ezkerreko begia galdu zuen barreiatze-bonba batek eztanda egin zionean.
6 urteko haur honek ezkerreko begia galdu zuen barreiatze-bonba batek eztanda egin zionean.Andrew McConell

Vietnamgo Gerran AEBek  200 milioi tona bonba jaurti zituzten Laosen, eta horrenbestez Asiako estatu horrelk inoizko herrialde bonbardatuenaren marka tristea hautsi zuen: 833 kilo biztanleko. 1964an, bonbardaketak hasi zirenean, Laosek neutraltasuna aldarrikatu zuen, baina AEBen erasoak ez ziren eten. Orotara 270 milioi barreiatze-bonba bota zituzten, baina horietatik %30ek (80 milioi lehergailu) ez zuten eztanda egin. Ondorioz, 1964tik 30.000 laostar hil dira eztandek eraginda; 12.000, gatazka amaitu zenetik..

2013an barreiatze-bonbek  hamabi hildako “soilik” eragin zituzten Laosen, gerra amaitu zenetik kopururik txikiena. Uxo Lao izeneko gobernuko erakundeak joko bat asmatu du haurrek bonbak bereizten ikas dezaten eta bateren bat topatuz gero nola jokatu jakin dezaten. Baina kanpainaren emaitzak ez dira oraindik nabarmenak, 2014 honetako lehen sei hilabeteetan hildako kopuruak dagoeneko dozena gainditu baitu.