argia.eus
INPRIMATU
Urak handi dire

Itxaro Borda 2014ko uztailaren 28a

EB eta AEBen arteko tratua negoziatzen ari dira. Ez da ezer geldituko merkatutik at, larru puxinka bakarra ere ez noski. Diru aldetik kontrolatzeko alor emankorrak badira, hala nola garraioak, postak eta telekomunikazioa orokorrean, osasuna, laborantza industriala eta ikerketa. Energiak ahantzi gabe.

Ossau ibarrean aintzirak eraiki ziren Bious-Artigues eta Artouste aldean, biek indar hidroelektrikoa ekoiztea helburu. EDFk kudeatu SHEM sozietatearen ahurrari aurten Europako firma goseti laukote bat gehitzen zaio erabilpenaren jabegoa nork eramango duen lehia garratzean. Larruntzako auzapezak deus egin gabe hainbeste sos ekartzen dion egitura ez luke kanpotarren esku utzi nahi, baina urte oroz milioi bat euro irabaztearen ametsak bere kemena biderkatzen du enkante horretan.

Ihardoki poltsa asko bada oraindik hausteko Europan, merkatua aberatsenen egiazko paradisu bihurtu dadin. Ossaun elektrika eta Tesalonikan ura pribatizatzen dabiltzala, ageri da sistema neoliberala, gerra betean, martxarik hoberenean aitzina doala.

Alaina...