Libertitzeaz: Antton Luku.
Pamiela, 2014
Ez da hau udako irakurketa gomendio klasikoa, toallarekin batera hondartzara arin eramateko horietakoa. Baina bada udarako irakurgai aproposa, arreta osoz, lasaitasunez murgiltzea eskatzen duen heinean. Antton Lukuren Libertitzeaz liburuaz ari garelarik, zertaz ari gara? Ene aburuz liburu bat eta asko daude Libertitzeaz honetan: batetik, toberari, libertimenduari, inauteriari loturiko bideak kokatzeko eta ulertzeko ahalegina, euskal artedramaren definizioa zedarritzeko gogoa (antzezte edo erakuste forma guztiak besarkatzen dituen kontzeptua, bertsoa, dantza edo kantua barne), Euskal Herrian eman diren adierazpide eszenikoak tradizioarekin zein mundu osoko teatroko erreferente garaikideekin erraietatik lotzeko proposamena… funtsean, “antzerkia zer da?” galderari galdera berriak lotzeko ahalegina. Baina bestetik, bada egilearen biografiatik abiatutako zerbait, esperientziatik at sortutako teorizatze enetzat hotzegietatik harago norberaren haragian sentitutakoak paperean islatzeko nahia. Lukuk transmisio ariketa pertsonal eta -teatroa izaki- ezinbestean kolektiboa egin du, bere ibilbidean sortutako kontraesanak ezkutatu gabe, behinolako esanen argitzalak agerian utziz, trabesaren zentzua aldarri… funtsean, “zergatik egin antzerkia?” galderari galdera berriak lotzeko ahalegina. Jar ezazu orain, irakurle, “antzerkia”ren ordez beste edozein hitz -kulturaz ari- eta berdin egingo zaizu zirraragarri liburu hau. Lukuk plazaratu duen transmisio-eztena duzue hauxe, idazkera aldetik bulkada arras teatrala duena, zirto eta trabes.
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.
Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]