Janarien “ospea” aldatu egiten da (II)

Azken ikerketek erakutsi dutenez, txerri haragiak pertsona guztien eguneroko elikaduraren barruan egon behar luke.
Azken ikerketek erakutsi dutenez, txerri haragiak pertsona guztien eguneroko elikaduraren barruan egon behar luke. Spanish4Foodies -CC By SA

XIX. mendean mantenugaiak identifikatu eta sailkatu ziren, eta geroztik, irizpide zientifikoak erabiliz, substantzia eta osagai ugari aurkitu dira janari-edarietan, aurreko mendeetan erabat onartuak ziren usteak eta ideiak zalantzan jarri eta zenbait kasutan baztertzeraino. Horixe da urteen poderioz zenbait elikagairen kasuan gertatu den ospe-aldaketaren arrazoi nagusia.

XX. mendean nutrizioaren eremuan izandako aurkikuntzen ondorio gisa, lehen txartzat jotzen ziren elikagai batzuk orain ez dira hain txarrak, eta kasu batzuetan mesedegarri izatera ere pasatu dira. Alderantziz, betidanik osasungarritzat jo diren janari edo edari batzuen kasuan zalantzak sortu dira azken urteotan.

Joan den astean arrautzaz eta arrain urdinaz jardun genuen. Aipa ditzagun, orain, beste hiru adibide:

Kafea

Duela gutxi arte, tentsioa altu zuten pertsonei gatza, alkohola eta kafea murrizten zitzaien. Azkeneko hori ez edatea gomendatzen zen, iratzargarria eta bihotzeko gaitzen bat zutenentzat kaltegarria zelakoan. Hala ere, gaur egun gauza jakina da kafea aberatsa dela antioxidatzaileetan, –polifenol izenekoetan, zehazkiago esateko– eta horregatik gorputza oxidazio zelularretik eta erradikal askeetatik babesten duela.

Alzheimerraren eta Parkinsonaren aurrean ere nolabaiteko babesa ematen duela pentsatzen dute adituek. Mesedegarritzat jotzen dute buruko minari aurre egiteko, bihotzerako, arterietarako eta gibelerako egokia izateaz gain. Diabetes-intzidentzia gutxitzen omen du, gainera. Ikerketa batzuek diote kafea edateak gaixotasun kronikoak jasateko arriskua gehitzen duela, baina beste azterketa batzuek ez dute erlaziorik aurkitu.

Bestela esateko, hamarkada luzetako ikerketen ondotik, zientzialariek ez dute oraindik frogatu inolako harremanik dagoenik kafeina kontsumo moderatuaren eta osasunerako arriskuen artean. Beraz, tea, kafea edo kafeina duten beste edari batzuk kontsumitzen jarrai dezakegu lasai asko, zentzu pixka batekin eta neurriz aritzen garen bitartean.

Txerrikia

Gure artean arazo kardiobaskularrak eta pisu-gehitzeak ugaritzen hasi zirenean, dieta guztietan txerrikia izan zen erabat murriztu ziren jakietako bat, betiere koipe desegokiekin lotuz. Hala ere, azken ikerketek erakutsi dutenez, haragi horrek biztanle guztien eguneroko elikaduraren barruan egon beharko luke: txerrikia haragi mota osoenetakoa da, giharra batik bat –110 kilokaloria besterik ez ditu ematen 100 gramoko, beste batzuek baino askoz ere gutxiago–, eta koipe monoinsaturatu  eta omega 3 gantz-azido ugari ematen ditu, arrainen antzera ia.

Esnea

Betidanik izan da oinarrizko elikagaia gizaki guztien jan-neurrian, gosarian, meriendan eta baita ohera joan aurretik ere presente baitzegoen. Eta nutrizioaren zientzia “asmatu” aurretik osorik kontsumitzen zen, koipe osoarekin alegia. Koipe mota identifikatu zenean, ordea, oso kantitate txikian egon arren, kaltegarritzat jo eta debekatu egin zen arazo kardiobaskularrak zituzten helduentzat. Helduen kasuan debeku hori arrazoizkotzat jo badaiteke ere, ume txikiek esne osoa hartzea gomendatzen da.


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude