argia.eus
INPRIMATU
Gero arte Palestina!

Ruben Sánchez Bakaikoa @arlotea 2014ko uztailaren 28a

Doinua: Juana Bixenta Olabe.

Bihotz-begiak gor iltzatuta,
telebistak automatizatuta:
hiru militar ta bi hegazkin,
hurrena errautsak ta lau gorpuzkin.
Mandoa hartu,
sentipen dosia baloratu,
noiz piztu eta noiz amatatu.


Ez txuri, ez beltz, ez denez ezer,
ez gaude prest egiteko edozer,
jarrera ezberdinak izateko
eskubidea beti tarteko...
Baina ez dakit den,
jarrera ezberdin baten ondoren,
edo asko axola ezaren.


Albistegiek ez badakarte,
zutaz berri gehiago, gero arte!
Berriz ere hurrengo sarraskian
mobilizatuko gara agian...
Gu bitartean,
siestan gaude ta ez jo atean,
onak izan ta bizi pakean!