argia.eus
INPRIMATU
Krimeako altxorrak Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkan
  • Krimea: Itsaso Beltzeko urrea eta sekretuak erakusketa ekainaren lehena bitartean egon zen ikusgai  Amsterdameko Unibertsitateko Allard Pierson Arkeologia Museoan (argazkian, K.a. 4. mendeko urrezko kaskoa).

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2014ko uztailaren 23a

Baina erakusketako mila piezak Herbehereetan jarraitzen dute. Amsterdameko Unibertsitateak Ukrainako bost museorekin sinatu zuen hitzarmena. Kontua da bost museo horietatik lau Krimean daudela eta, horregatik, Errusiako gobernuak altxorrak erreklamatu dituela, lurraldea anexionatu ondoren. Amsterdameko museoak lagapena abuztuaren 31 bitartean luzatzea lortu du eta orduan erabaki beharko du piezak nori itzuli.