Israelgo Gobernuak, nazioarteko legediari muzin eginez, palestinarren aurkako zigor kolektiboari ekin dio azken hilabetean. Hildakoak dozenaka eta zaurituak ehunka zenbatzen dira Gaza eta Zisjordanian, su etenerako deien artean.
Ekainaren 12an Belen eta Hebron artean bahitu zituzten Eyal Yifrah (19 urte), Gilad Shaar (16) eta Naftali Fraenkel (16), NBEk legez kanpoko jotzen dituen kolonietako batean erlijioari buruzko mintegi batetik bueltan zirela. 14 egun beranduago, ekainaren 30ean topatu zituzten hiru gazteen gorpuak Hebron inguruko lurretan. Lehendabiziko momentutik Israelgo Gobernuak Hamas mugimendu islamiarrari egotzi zion bahiketa, gaur egunera arte probarik aurkeztu ez badu ere. Hamasek adierazpen publiko guztietan ekintza horrekin inolako loturarik ez duela adierazi du.
Hala jarri zion izena Israelgo Gobernuak hiru gazteak aurkitzeko eta Hamas zigortzeko abiatu zuen operazio militarrari. Gazteen gorpuak aurkitu bitarteko bi asteetan Israelgo armadak 600 palestinar baino gehiago atxilotu zituen, Hebron (Palestinako hiririk handiena) militarrez okupatu zuten, hamabi pertsona hil zituen, tartean 10, 13, 16 eta 17 urteko adingabeak, 2.200 etxe baino gehiago miatu zituen Zisjordanian eta beste dozena batzuk suntsitu zituen, zaurituak ehundik gora izan ziren (Belen inguruan kolono batzuek kotxez harrapatu zuten 9 urteko umea). Honi gehitu behar zaio, askoren begietara, munduko kartzelarik handiena den Gazan 35 bonba eraso egin zituztela; biktimarik sortu ez zuten erresistentzia palestinarrak jaurtikitako koheteei erantzunez.
Palestinako herritarren aurkako zigorraren tamaina ikusita, nazioartean ugariak izan dira erasoen aurkako deiak. Ez dira gutxi izan, halaber, ekintza militarrak helburu politikoekin lotu dituztenak ere. Izan ere, bahiketak izan baino bi aste lehenago Al Fatah-k eta Hamasek batasun nazionalerako gobernua berrezartzeko akordioa sinatu zuten. Bahiketak Hamasi leporatuta , indarkeria giroa politikari gailendu zaio eta akordio horretan jasotako pausuak ez dira gauzatu, Israelgo Gobernuaren interesen mesederako.
Gorpuen aurkikuntzak Israelgo gizartea aztoratu zuen. “Mina arerio krudelari pasa behar zaio. Ramadan bilaka dezagun haien hilabeterik ilunena!”, eskatu zuen Michael Ben-Ari politikari israeldarrak. Etxebizitza Ministro Uri Arielek Hamaseko buruzagien heriotza eskatu zuen eta Gobernuak “kolonia berrien eraikuntza masiboari ekin” beharko litzaiokeela adierazi zuen. Nazioartean ekintza militarrak bertan behera uzteko deiak ugaldu ziren, tartean Amnesty International erakundearena ere. Israelgo Gobernuak mendeku giroari “babes instituzionala” eman zion bonbardaketa selektibo baten bitartez. Netanyahuk hilketaren errudun nagusitzat jo dituen Hamaseko bi kideren familien etxebizitzak bonbaz eraitsi zituen, nazioarteko legedia errespetatu gabe.
Hurrengo egunean, uztailaren 1ean, hiru gazteen hileta ofiziala ospatu zen Jerusalemen. Ekitaldia amaitzean, 200 israeldar inguruk “arabiarrak akabatu” oihu artean hiriko kaleak hartu zituzten. 16 urteko palestinar baten gorpu kiskaliaren irudiekin argitu zuen hurrengo egunak.
Jerusalemgo Shufat auzoko bere etxe aurrean bahitu zuen gaztea. Ondorengo egunetan egindako autopsiak erakutsi duenez, Abu Khdeir bizirik erre zuten Jerusalem inguruko baso batean. Israelgo poliziak hilketa honekin lotuta sei kolono atxilotu ditu. Horietako batek haren parte-hartzea onartu du eta gainerako atxilotuak inplikatu ditu. Maan News agentziak zabaldu duenez, gizonezko gazteak dira, horietako batzuk adin gutxikoak. Bei Shemesh eta Adam kolonietako bizilagunak dira.
Mendeku giroaren baitan gertatutako kolonoen oldarraldiek, eta bereziki Jerusalemgo gaztearen hilketak, palestinarren sumina piztu dute. Egunetik egunera protestak areagotu egin dira eta Israelgo poliziaren aurkako oldarraldiak ugaritu. Bereziki gogorrak izan dira istiluak biktimaren auzoan, Jerusalemgo Shuafaten. Istiluen aurreneko gauean 170 manifestari artatu behar izan zituzten zerbitzu medikuek, Israelgo poliziak eragindako zauriengatik.
Uztailaren 4an, BBC kate ingelesak zabaldu zuen Hamas erakundeak eta Israelgo Gobernuak elkarri ez erasotzeko akordioa lortu zutela. Egiptoko Gobernuaren bitartekaritzari esker, Hamas kohete bidezko erasoak eteteko prest legoke Israelgo armadak Gazan bonbardaketak bertan behera utziz gero. BBCko iturrien arabera, bi aldeek onartu zuten hau baina errealitatea bake-akordioaren aurkako iritziekin lerratu zen. “Gure eskuak jarri behar ditugu beldurra sustatzen dutenen gainean, Hamasekoek jakin behar dute haiek jomuga direla”, esan zuen Israelgo Gobernuko Atzerriko Aferetako ministro Avigdor Liebermanek su-etenaren zurrumurruen egunean. Artikulu hau idazten ari garen egunean, lerro-buruek diote Gazan hamar palestinar gehiago hil dituztela Israelgo bonbek, eta Netanyahuk arduraz jokatu behar duela.
Aginte Palestinarraren Informazio Ministerioak argitaratu dituen azken datuen arabera, 2000 eta 2013 urte artean Israelgo armadak adin txikiko palestinar bat hil du hiru egunetik behin. Bigarren Intifada hasi zenetik 18 urte azpiko 6.000 zauritu eta 9.000 atxilotu dituzte, Ministerioko datuen arabera. Datu hauek ulertzeko, Palestinako populazioaren erdia 18 urtez azpikoa dela kontutan hartu behar da.
Gorroto mezu eta elkar aurpegiratzeen artean bada hitzari ateak ireki dizkionik. Min gehien jaso dutenen aldetik etorri da, gainera. “Bahiketa eta hilketen aurka nago. Izan judua ala arabiarra. Zeinek onartuko luke haren seme-alaba bahituta ikustea? Bi aldeek odol-huste hau gelditu behar dute”, esan zuen bahitu eta hil zuten gazte palestinarraren aitak. “Hilketa bat hilketa da beti. Edadeak edo nazionalitateak ez dute axola. Ez dago horretako justifikaziorik”, adierazi zuen prentsan hildako hiru kolono gazteetako baten osabak.
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.
Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.
Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.