argia.eus
INPRIMATU
Hierro uhartea, elektrizitateari dagokionez autonomoa

Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko uztailaren 09a
Mauxi Leal

Kanarietako Hierro irlan elektrizitate eta ur geza beharra erabat asetzea espero dute, abian jarri berri duten sistemaren bidez. Bost haize-errota eta bi ur putzu erabiliko dituzte, bata 700 eta bestea 50 metroko altueran eraikita.

Haizea dagoenean, haize-errotek, uhartean bizi diren 10.000 pertsonen elektrizitate-beharrak asetzeaz gain, ur gazia geza bihurtzeko sistema hornituko dute. Beheko putzuan dagoen ura goikora igotzeko ponpei eragingo diete. Haizerik ez dagoenean, berriz, goiko putzutik ura askatuko da eta grabitateren eraginez beheko putzuaren sarbidean dauden turbinei eragingo die, elektrizitatea sortzeko.

Sistema horren bitartez, espero dute 278 kilometro koadro dituen irlaren behar energetikoak 2030era arte asetzea.