Joan den astean jakin genuen Euskal Herrian jatorria eta egoitza duen Iberdrola elektrika enpresak Espainiako Estatuko 40 kazetari kualifikaturen bidaia ordaindu zuela Brasilgo Futboleko Mundu Kopara joateko. Bitartean, konpainiak argindarra moztu zien Espainiako Estatuan 578.000 familiari eta Brasilen 2 milioi laguni, fakturak ez ordaintzeagatik.
Ez da “lan bidaia” izan, adibidez Iberdrolak Brasilen dituen instalazioak ezagutzeko, edo enpresa bat erosi dutelako, edo urteurren baten ospakizuna jarraitzeko. Halakoetarako ekonomian adituak diren kazetariak gonbidatzen dituzte –krisia dela-eta gero eta gutxiago–. Iberdrolak 40 kazetari horiei ordaindutako bidaia plazerezkoa izan da, patriotikoa, eta La Roja babesteko helburuz.
Eta zein dira Iberdrolak saritutako 40 kazetari pribilegiatu horiek? Hau idazten ari garen unean erabat ezezaguna zaigu kazetarien zerrenda osoa. Hala ere, jadanik publiko egin diren izenen artean daude irrati, egunkari eta telebistetako tertulien bidez iritzia sortzen duten nukleo gogorreko kazetariak. Ez dira ohiko informatzaile ekonomikoak. Iberdrolak ez badu esplikatzen zergatik saritu dituen pribilegiatu horiek, pentsa genezake Galánen konpainiak hedabideetako elitearen konplizitatea bilatu nahi duela, bere pentsaera eta estrategiatik gertu dauden horiena hain justu. Ez da ahaztu behar aurki energiaren inguruko erabakiak hartuko dituela Espainiako Gobernuak. Honek, energia nuklearraren alde segitzen du, zaharkitutako Garoña barne. Iberdrolak hedabideetako elite horren beharra dauka, irudi “berdea” eman eta etekinak pilatzen segitzeko. Kazetarien plazerezko bidaia Munduko Futbol Kopara ez da lehena izan eta ez da azkena izango. Iberdrolak, beste edozein multinazionalek bezala, fronte mediatikoa behar du, eta horretarako ondo zaindu beharra dauka.
Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]
Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.
% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.
Epaitegiak adierazi du ez dagoela nahikoa frogarik akusazioa babesteko.
Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]
Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.
Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Urteko lehen hiruhilekoan Iberdrolak iaz baino %40 gehiago irabazi du. Irabazien gehiengoa Espainiako Estatuan eta Britania Handiko negozioetatik lortu du.
Inflazioa %6,1era igo da otsailean Hego Euskal Herrian, eta azpiko inflazioa %7,7. Prezioen gorakada gelditzeko, interes tasak igo eta eskaria apaltzea da ordoliberalismoaren betiko guardasola. Baina inflazioa ari du esatea zein punturaino da zehatza?
Laminoriako lurretan Aixeindarrek zortzi dorre eoliko egiteko proiektua aurkeztu du Arabako Industria Administrazioaren ordezkaritzan. Bizkaian, Zallako zabortegitik gertu beste sei dorre eraiki nahi ditu Fisterra Energy multinazionalak, Euskal Haizie sozietatearen bidez.
Adin txikiko bi semerekin bizi den emakumeari argia eta gasa mozteko agindua eman du BBVAren higiezinen agentziak, eta etxetik joan daitezen telefonoz presionatu dituztela ere salatu du Stop Kaleratzeak plataformak. Alokairua ez ordaintzeagatik familia kaleratzeko eskaera egina... [+]