"Energiaren alorrean demokratizazioa nahi dugu"

  • 2012an sortu zuten GoiEner energia-kooperatiba, eta iazko urrian hasi ziren lehen argindar-hornidura kontratuak egiten. Gaur egun, 1.600 bazkide ditu GoiEnerrek; kontratuak, berriz, 1.000. Kopuru apalak, baina azkar hazten ari direnak. Hego Euskal Herriko etxeetan argindarraren fakturak gero eta buruhauste gehiago eragiten duen honetan, Ochoa de Eribek oharra egin digu: “Gu kontratatzen gaituenak ez du gutxiago ordainduko”. Aldea energiaren jatorrian dago: berriztagarria eta hurbilekoa besterik ez dute saltzen.

Goiener kooperatiko kideek ateratako argazkia.
Goiener kooperatiko kideek ateratako argazkia.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zer da GoiEner?

Irabazi asmorik gabeko herritarren kooperatiba energetiko bat, herritarrena. Jendeak ezagutzen gaitu argindar hornidura ematen duen enpresa garelako; eta argindar horren jatorria energia iturri berriztagarriak dira, bertokoak. Kito. Noski, guk ez dugu normalean gure burua era horretan aurkezten. Hori guretzat tresna da. Energiaren alorrean demokratizazioa nahi dugu.

Gaur egungo sistema demokratikoa ez dela salatzen duzue, hortaz...

Gabezia handiak daude, bai alde ekonomikoan bai energetikoan, izan ere biak oso lotuta daude, eta ez gara konturatzen. Tira, konturatzen gara fakturak geroz eta garestiagoak direla, eta beraz badakigu zer eragin duen energiak gure eguneroko ekonomian, baina ez dugu orokortasuna ikusten. Petrolioaren gailurraz hitz egin genezake. Ezin esan baliabide naturalak agortzen ari direla, baina produkzio prozesuak bai, gailur batera heltzen ari dira. Eskariaren eta eskaintzaren arteko oreka galtzen ari da; eskaria gero eta handiagoa da, batez ere BRICS direlako herrialdeetan, Txinan, Indian, Brasilen... nahiz eta Mendebaldean eskaria pixkanaka jaisten ari den, eta Espainiako Estatuan nabarmen. Batzuek diote: baliabideak daude ia-ia betirako. Baina baliabide horiek erauzi eta merkatuan jartzeko behar diren prozesuak beherantz doaz.

Beherantz doazela esanda, zer adierazi nahi duzu?

Zailagoa eta garestiagoa dela erregaia ateratzea. Erauzketak daude Artikoan, ur sakonetan... eta etekina gero eta txikiagoa da. Energia unitate bat ateratzeko gero eta energia gehiago behar dugu. Hori gertatzen da frackingarekin, petrolio astunekin...

Eta horrek badu zerikusirik GoiEner sortzearekin?

Bai, badu. Gure helburua da gauza horiez hitz egitea, jendeari ikusaraztea zer eragin daukan eguneroko bizimoduan dugun kontsumo ereduak. Eta ez dela batere jasangarria. Hainbat krisi ari gara jasaten, handiena ekonomikoa, 2008tik datorrena, baina ez dakigu krisi horren atzean krisi energetiko bat dagoela. Ez dugu ikusten energiak ekonomian daukan eragina. Irtenbideak bilatu behar dira, irtenbide jasangarriak eta tokikoak, ahal den neurrian.

Kostatu egiten da Espainiako Estatuko sistema elektrikoa ulertzea. Horren barruan GoiEnerrek zer egiten du, zehazki?

Kateak lau begi ditu: ekoizpena, garraioa, banaketa eta merkaturatzea. 1997an liberalizazioa eman zenean, lehenbizikoa eta azkenekoa baino ez ziren liberalizatu –teorian gehiago praktikan baino–: ekoizpena eta merkaturatzea. Gu merkaturatzaileak gara. 2012 hasieran egin genituen lehen bilerak proiektua martxan jartzeko, eta asmoa ekoizle hutsak izatea zen. Beste herrialde batzuetan asko egiten ari dira hori. Erresuma Batuan, adibidez, komunitate energetikoak sortzen ari dira crowdfunding bidez. Hainbat pertsona elkartu, bakoitzak 1.000 euro-edo jarri, eta teilatuetan plaka fotovoltaikoak instalatu, edo geldirik zegoen zentral hidrauliko txikia berreskuratu, edo... Ekoizpena ez dadin izan urrutiko gune batean –Garoñan, esaterako–, baizik eta norberaren etxetik gertu.

Azkenean, ordea, ekoizpenari uko egin eta merkaturatze-enpresa sortu zenuten. Zergatik?

2012ko urtarrilean Espainiako Gobernuak berriztagarriei “moratoria” ezarri zielako. Hau da, ez da diru-sari gehiagorik energia berriztagarri instalazio berrientzat. Ordura arte, zuk instalatzen bazenuen energia berriztagarrien planta bat, alde batetik jasotzen zenuen salmentatik zuzenean ateratzen zenuen dirua, eta horri gehitzen zitzaion estatuak buletin ofizialaren bitartez ezarritako saria: hainbeste produzitu, hainbeste jaso. Horrela aitortu egiten zen berriztagarriek sisteman duten eragin ona. Izan ere, 2012 aurretik jarritako instalazioek segitzen dute diru-saria jasotzen. Hori bai, murrizketekin eta atzerapenekin.

Eta zein da berriztagarriek sisteman  duten eragin ona?

Ez duzu hainbeste erregai fosil inportatu behar, ez duzu CO2 isuriengatik ordaindu behar, tokiko ekonomia bultzatzen duzu... Dena den, berriztagarrien sektoreak askotan aldarrikatu du nahiago lukeela diru-sari hori ez jaso, eta aldiz, “kutsatzen duenak ordaindu egiten du” printzipioa ezartzea. Hau da, berriztagarrien errentagarritasuna sarien bidez puztu beharrean, besteei, kutsatzaileei (ikatza, gasa...) ezar diezaietela isuna. Baina erregai fosilen sektorea oso boteretsua da, eta ez ziren ausartu halako zigor neurririk ezartzera. Horregatik asmatu zituzten diru-sariak, nolabait aitortzeko berriztagarrien onura.

Eta 2012an kendu, hala ere. Hain zuzen, UNESAk, argindarraren alorreko konpainia indartsuenak biltzen dituen elkarteak, esaten du herritarren faktura hainbeste garestitzearen errua berriztagarriei emandako sariena dela.

Bai, fakturaren zati bat sari horiek ordaintzeko da, baina ez da esaten  berriztagarriek argindarraren prezioa jaisten dutela. Guk fakturan ordaintzen dugu merkatuan ateratzen den prezioa batetik, eta berriztagarrientzako diru-saria bestetik. Haize-errota batek ez duenean ezer ekoizten, ez diogu saririk ordaintzen, baina merkatuan prezioa igotzen da. Aldiz, iturri berriztagarriek energia ekoizten dutenean argindarraren prezioa jaisten da, baina saria ordaindu behar zaie. Non dago oreka puntua? Ikerketak egin dira eta ikusi da kilowatt-ordu bakoitzeko ia 40 zentimoko saria ordaindu genezakeela, eta berriztagarririk gabe argindarrak merkatuan hartuko lukeen prezio berean egongo ginateke. Baina berriztagarrien onura guztiekin.

Zenbat ordaintzen zaie orain?

Hamabost zentimo. Oraindik askoz gehiago ordaindu ahal izango genieke, eta balantzak kontsumitzailearen aldekoa izaten jarraituko luke.

Hori horrela bada, zergatik eten dira diru-sari horiek?

Energia iturri berriztagarrien hazkundea gelditzeko. Berriztagarrien ezaugarrietako bat da energia askoz modu demokratikoagoan eskuratzeko aukera ematen dutela; instalazio handiek ez dute hori. Edonork jar ditzake plaka batzuk teilatuan, edo lagun batzuekin elkartu eta zerbait handixeagoa muntatu. Era horretan, kontsumitzailea da kontsumitzen duen energiaren jabea, eta enpresa handiei ez zaie hori interesatzen. Berriztagarriek garapen azkarra izan dute, eta konpainia handiak sumatzen hasiak ziren ez zirela gai izango egoera berrira garaiz egokitzeko. Ondorioz, negozioa galduko zuten.

Asko esatea dirudi, Iberdrola batek, esaterako, negozioa galduko duela...

Kontuan izan behar da Espainiako adreiluaren boom-ean gas ziklo konbinatuko 25 gigawatt inguru instalatu zirela estatuan (pentsa, energia mota guzti-guztiak batuta 100 gigawatt daude instalatuta). Eraikuntzaren hazkundeak jarraituko zuela uste zutenean egin zuten inbertsioa. Baina 2008an burbuilak eztanda egin zuen, elektrizitate eskariak behera egin zuen, eta aldi berean berriztagarriak zeharo zabalduta zeuden ordurako. Argindarra sarean sartzeko garaian, ekoizle batzuek lehentasuna dute, eta hain zuzen ere sartzen den azkenetako bat gasa da. Jakina, gas zentrala errentagarria izateko, gasa erre behar du, ze gainera, gasa aldez aurretik erosita dute, urte batzuetarako. Zentral gehienak UNESArenak dira, eta UNESAk pentsatzen du: nola edo hala nire inbertsioa errentagarria izatea lortu behar dut.

Hortik dator Espainiako Estatuan eman den erreforma elektrikoa?

Bai. UNESAko enpresek botere handia dute. Madrilgo Kongresuko diputatuek onartu dute eragin handiena duen lobbya energiarena dela. Egoera iraultzeko berriztagarrien kontrako kanpaina abiatu dute, bi fronte dituena. Batetik, hedabideen bidez –ez da ahaztu behar hedabide nagusietako iragarle handienetakoak direla– ospea kendu diete berriztagarriei: garestiak dira, ez dira fidagarriak... Mezu horrek izugarrizko arrakasta lortu du herritarrengan, eta berriztagarrien sektoreak ez du kontraerasoa egiten jakin. Konpainia handien beste lan ildoa botere politikoarekiko harremana da. Gobernuko presidente eta ministro ohiak daude enpresa horien zuzendaritza-karguetan. Nork ezartzen du energia politika, azken batean? Enpresa pribatu batzuek. Eta haien interesen arabera egiten dira legeak.

Hitzaldi batean esan zenuen egoera horren aurrean erresistentzia egiteko sortu direla GoiEner bezalakoak.

Honelako kooperatiba bat sortzeko arrazoien artean daude jasangarritasuna, klima aldaketari aurre egin beharra... Baita efizientzia ere. Gaur egun argindarraren fakturan ordaintzen dugunaren %15 garraioan gertatutako galerak dira. Kontsumitzen den lekutik 100 edo 200 kilometrora ekoizten bada elektrizitatea, goi-tentsioko lineen bidez garraiatu behar da, eta asko galtzen da. Etxe ondoan ekoitzita galera ez da hainbestekoa eta ez dugu ordaindu behar. Kontua da beste energi eredu bat behar dugula. Arraroa eman dezake baina gure helburua gero eta gutxiago kontsumitzea da. Batetik efizientzia handituz, bestetik alferreko gastuak saihestuz. Ezin da garapena lotu energia gehiago kontsumitzearekin, kontrakoa baizik. Baina eskema klasikoekin gabiltza oraindik: “Kontsumoa handitzeak BPG igoarazten du, eta hori ona da”. Bada, ez. Energia onena gastatzen ez dena da. Kontsumoa murriztu behar dugu bizi-kalitatea galdu gabe.


Azkenak
Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur, elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | Leire Ibar
Nafarroako Musika Kontserbatorioko bi irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik

Hainbat ikaslek egin dute salaketa.  Irakasleetako bat sexu proposamenengatik eta sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik salatu dute. Bestea, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik.


2024-11-26 | Iñigo Satrustegi
Lorategiak eta lorezainak zaintzeaz

RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.

----------------------------------------------

Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo... [+]


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


2024-11-26 | Mikel Aramendi
India, Trump 2.0 aldirako kontuak ateratzen

Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]


2024-11-26 | ARGIA
Indarkeria matxistaren aurkako egunean, gizonei mezua: “Konponbidea ez bazarete, arazoa zarete”

Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.


Guraso bileran hizkuntzak nola kudeatu ez badakizu, gida honek lagunduko dizu

Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]


2024-11-26 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten Iruñerrian, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-26 | Sustatu
Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen

Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


Eguneraketa berriak daude