Munduan salerosten den guztiaren %90 itsasoz eramaten dute, legerik ezagutzen ez duten nazioarteko uretan barrena, trafikoa kontrolatzen duten konpainia handiek. %90 da jaten dugun, janzten dugun, berotzen gaituen eta kontsumitzen dugun ia oro. Zarata gutxi dagiten itsas konpainia erraldoiok elikatu dute globalizazioa.
Rose George kazetari ingelesa Somaliako piratez 2010ean ikertzen hasita harritu zen datu honekin: 544 marinel zeuzkatela han bahiturik. “Zer ari da gertatzen itsas garraioan, pentsatu nuen. Beste industria batean gertatuko litzateke? Ikusiko genituzke 544 pilotu beren Jumbo hegazkinetan urte betez pista batean lehorreraturik? Autobusetako 544 txofer? Ez litzateke posible”.
Hari horri tiraka osatu du Georgek XXI. mendeko itsasketaren erradiografia. Ikertuz eta bost astez Maersk konpainiaren Kendal bapore erraldoian biziturik. Aurkitu duenak izenburutzat darama “Edozeren ehuneko laurogeita hamar”, eta ondoren “Itsasketa: zure soinerako janzkiak, autorako gasolina eta platererako jakiak dakartzan industria ikusezina”. Gaztelaniaz argitaratu berria da itzulpena (“El 90% de todo”). Egileak TED talks famatuen sailean egindako aurkezpen laburra ikus daiteke Interneten.
Ikusi ezin daitekeena erakutsi nahi du Georgek liburuan. “Kalean edonori galdetzen diozu ea ezagutzen duen Microsoft eta seguru baietz, baita bere jabea ere. Aldiz, galdetu zer den Maersk eta inork ez dizu erantzungo, nahiz eta Microsoftek adina diru irabazten duen”.
Maersk (eskrituretan A.P. Moller – Maersk Group): 2.423 milioi euroko irabaziak, 43.200 milioiko negozioa, 117.000 langile munduan, 600 barku, Danimarkako Barne Produktu Gordinaren %20.
Ur gaineko garraioan dena da erraldoi. Mundu osoan 1970etik lau halakotu da itsas garraioa, eta handitzen segitzen du. AEBetako 360 portu komertzialek gaur mugitzen dituzten gaiek balio dute 1960an mugitutakoen halako 80. Planetako itsasoetan batera eta bestera 100.000 bapore dabiltza mundutarrok kontsumitzen ditugun solido, likido eta gas guztien karretoan.
George eraman duen Kendalek 6.000 kontainer daramatza. Munduko ontzi handienak 15.000. “Bere barruan garraiatu ditzake 746 milioi banana, europar bakoitzarentzako bana”. Maersk 600 zamaontziren jabe da. Guztien artean daramatzaten kontainerrak bata bestearen ondoan jarrita 11.000 kilometroz goiti osatuko lukete, lurraren gerriaren erdia; bata bestearen gainean etzanda 7.530 Eiffel dorre. Kendaleko kontainerrez zamatutako kamioien ilara 100 kilometroz luzatuko litzateke.
Eta halaz eta guztiz ere mundu globalizatuaren motorra dena ezezaguna zaio herritarrari. Hasteko, eskifaiakoa ez den inor ezin da sartu barkuan. Ezta portuetan ere. Jendeak ez ditu ezagutzen kai harrigarriok, garabi erraldoiak, eraikin gotorrenak baino handiago diren kargaontziak. Jendearen eguneroko bizilekuetatik aparte dabiltza.
Duela berrogei urte egunkariek atal berezietan ematen zuten portu nagusietako trafikoaren berri, Euskal Herrian ere bai. Orain ordainpeko buletin eta webgune berezietan bilatu behar da informazioa.
Itsasoko ugazabek ere ez dute publizitaterik maite. “Horien ondoan Suitzako bankari bat berritsua da”, dio ironiaz Georgek. Greziako ontzi-jabeen patronalak ez du ematen ezta bazkideen kopurua ere.
Kontainerra da trafiko honen arrakastaren gakoa, 6,1 metro luzeko TEU (Twenty-foot Equivalent Unit) edukiontzia. Horrelako 20 milioi kaxa dabiltza mundua zeharkatzen oraintxe. Kontainerrak zabaldu aurretik, itsasoz eramandako edozeren prezioaren %25 zen garraioa. Orain hutsaren hurrengoa da. 5.000 kilometroko txangoa egin duen jertsearen prezioan 20 xentimo, garagardo lata baten xentimoa. “Hain merkea izanik itsasoa, Eskoziako bakailaoa merkeena ateratzen da Txinan xerratuta”.
Nork jartzen du legea, ordea, zirkulazioan? Inork ez... edo indartsuenak. 20 miliatik aurrera bazoaz, ur arreetan sartzen zara. Hasteko, trafikoan dabiltzan ontzi gehienak komenentziazko banderapekoak dira: daraman banderak ez du zerikusirik ez jabearen, ez merkantziaren, ez eskifaiaren eta ez ibilbidearekin. Batak Panamako oihala erakusten du, besteak Liberiakoa, edo Marshall uharteetakoa...
Ontziak aspaldi deslokalizatu zituzten, eta haiekin zergak eta marinelak. Britainia Handiak 1961ean 142.462 marinel zeuzkan eta AEBen bandera zeramaten 1.268 zamaontzi; gaur 24.000 marinel britainiar besterik ez da eta AEBen ikurra 100 ontzik baino gutxiagok erakusten dute. Konpainiek gure kontsumogai guztien joan-etorriei ateratzen dizkieten etekinak ere banderak bezain komenentziazkoak diren paradisu fiskaletan metatzen dituzte.
Kendal bezalako mastodontea 21 lagunek maneiatzen dute. Kontainerren informatizazioaren mirariak. Rose Georgek kontatu du ofizialak zituela Birmania, Errumania, Moldavia eta Indiakoak, eta langileak txinatar bat ez beste guztiak filipinarrak. Filipinetan jendeak ingelesez ondo daki eta merkea omen da.
Horiek guztiek itsas zabalean dauden bitartean ez dute edukiko kapitainarena ez den beste autoritaterik, ezkontzeko bezala haserreak konpontzeko edo hildakoan itsasora jaurtitzeko. Emakume gutxi dabil eskifaietan. Norengana jo bart urliak bortxatu zaituela eta?
Ba omen dira itsasoko legeak, nazioarteko itunak. “Itsasoak –dio Georgek– paperak urtzen ditu. Ozeanoa da gaur ere munduko lekurik salbaiena. (...) Zerbait txarra gertatzen bada nazioarteko uretan, hemen ez da laguntza eske joateko ez poliziarik, ez sindikatuko arduradunik. Pentsa arazo bat daukazula, norengana jo behar duzu zu kontratatu zaituenean Manilako agentzia batek jabe Amerikar batena izanik Panamako bandera eta Zipreko kapitaina dauzkan ontzi baterako, nazioarteko uretan zaudenean?”
George hunkitu dute marinelon bizi-baldintza gogorrek, aitorturik Kendalekoek beste askok baino zori hobea zutela [kazetaria bornuan ez zuen Maerskek baimenduko dena txukun ez egotekotan] Agur telefono mugikor eta Internetak, edozein emigrante xumek eskuratu dezakeena munduko marinelen %12k baino ez daukate. Lanordu amaiezinak. Portuko egonaldi bereziki laburrak. Osasun zerbitzurik ez pakebot hiper-automatizatuotan.
Eta piratak. Zamaontziok babes sistemak dauzkate piraten erasoa gertatzen denerako. Munduko negoziorik onenetakoa omen da itsasoko lapurreta.
Bai itsaslapur zarpailek eta bai harrapakinak paradisu fiskaletan gordetzen dituzten ugazabek, ondo erabiltzen dute Britainia Handiko Armadako buruak deitu zuena sea blindness: itsasoko itsutasuna. Jendeek ez du ikusten kontsumitzen duten ia dena nork-nola-zenbatean ekarri dien urrundik eskuetaraino.
Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]
AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.
Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]
Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]
Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]