Europar Batasun erreala

Svitlanak eta Olgak gazteentzako elkarte bat sortu zuten Europar Batasuneko (EB) Youth programan parte hartzeko (egun Erasmus +). Programak diru-laguntzak ematen ditu Europako gazte elkarteekin topaketak antolatzeko. Aitzakia trukaketa kulturala da, hau da, EBk ordaindutako bidaiak eta parrandak herrialde desberdinetako jendearekin. Unibertsitateetan Erasmus egonaldiek duten fama horren muturreko bertsioa litzateke Youth programa, ikasketak ez daudelako tartean eta diru asko ematen delako astebete inguruko ekintza bat antolatzeko. Askotan topaketa antolatzen duen elkarteak (harrera herrialdekoak) etekin ekonomikoak lortzen ditu, ekialdeko herrialdeetan diru hori asko izan daiteke beraien maila ekonomikorako. Olgak 23 urte ditu eta elkarterako lan egiten du EBetik jasotako diruari esker, Ukrainako batez besteko soldata bikoiztu egiten du bereak.

Ukrainar gazte hauek ondo erakutsi dute EBko marasmo burokratikoan dirua eskatzeko gaitasuna dutela. Horrelako jendeak izpiritu kritikoa garatzen badu arriskutsuak bilakatu daitezke sistemarako, baina nekez izango dira EBrako, ez beraiek ez eta Youth programetan parte hartu duten gazte gehienak ere. Antzekoa esan daiteke Erasmus programetan parte hartu duten ikasleez eta irakasleez. EBk ondo daki non inbertitu dirua, besteak beste, unibertsitateetatik aterako dira biharko agintariak, kazetariak, irakasleak eta intelektual gehienak. Lituanian unibertsitateko irakasleek soldata oso baxuak dituzte, horregatik, EBko dirua lortzen iaioak dira. Bereziki Erasmus programa atsegin dute, honi esker astebetez Europako unibertsitate batera bidaiatzeko aukera dute gastu guztiak EBak ordainduta.

Hamarkadak eman ditu EBk intelektual, kazetari, elite eta politikarien kritikarako gaitasuna biguntzen eta europar utopia elikatzen diruaren bitartez. Arrakasta berezia izan zuen Sobietar Batasuna erortzeagatik umezurtz gelditu ziren ezkerreko alderdien artean. AEBetako militarismo eta eskumako politikaren aurrean bazirudien progresista eta demokratikoena EB zalea izatea zela. Baina, Europar utopia hori ez da existitzen, garai batean “sozialismo erreala” esaten zen bezala, bada garaia “EB errealaz” hitz egiteko eta ez amesten dugunaz aritzeko soilik.

EB inperialismo ekonomikorako tresna bat da, gai militarretan AEBko maiordomoa eta demokratikoki liliputar bat. Bitxia, munduan zehar demokrazia sustatu nahi omen duen erakunde batek (batzuetan estatu kolpeak babestu arren, Ukrainan bezala) demokrazia dentsitate oso baxua du. Gure politika publiko asko diseinatu eta beste batzuk baldintzatzen ditu, baina, hala ere, europar herritarrok dugun kontrol demokratikoa eskasa eta zeharkakoa da. Erabakiak estatuetako gobernuek hartzen dituzte batzordean eta ministroen kontseiluan, europarrek bozkatu ez ditugun bi erakundeetan.

Politikari “europar zale” gehienek Europa gehiago eskatzen dutenean estatuei soberania gehiago kentzea eskatzea dute eta hauek demokratikoak diren heinean, Europa gehiago eskatzean demokrazia gutxiago eta erabakitze esparruak herritarrengandik urruntzea eskatzen dute. Horri erantsi burokrazia eta erabakiak hartzeko garaian dagoen gardentasun falta eta oso ondo ulertzen da zeinen erraza zaien neurri neoliberalak inposatzea. Hauen aurrean, EBtik dirua eta pribilegioak jasotzen ez dituzten klase apaletako jende askok, demokrazia eza eta neurri neoliberalak sufritzen dituzten berberek, beren haserrea erakutsi dute abstenituz edo alderdi euroeszeptikoei botoa emanez. Bitartean, ezkerreko politikari askok asaldatu eta beraien elitismotik ez dute ezer ulertu nahi izan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


2025-02-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Arkitekto aktorea

Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-19 | Sonia González
‘Shop like a billionaire’

Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Eguneraketa berriak daude