Hemezortzi urte eman ditut aldizkari honetan tarteka zertxobait idazten. Honezkero batzuk ohartuko zineten irakurtzea dudala obsesioetako bat, sarri gomendatu izan baitut libururen bat artikulu hauetan. Izan ere, jakintzak, kulturak egiten gaitu gizaki, eta egin beharko gintuzke pertsona hobeak. Badakit jakintza ez dela liburuetara mugatzen, baina gaur egun eta hemen libururik gabe ez dago kulturarik, eta duela gutxi Atxagak gogorarazi zuen bezala, gure gizartean irakurketarik gabe ez dago elkarrizketa aberatsik eta ez dago adiskidantzarik.
Irakurtzea tresna edo baliabide bat besterik ez da. Niri biziki interesatzen zaidana gizabanakoaren eta giza taldeen funtzionamendua ezagutzea da, alderdi askotatik. Helburu nagusia neure burua ezagutzea da, eta inguratzen nauen jendartea ezagutzea. Zertarako? Pertsona osoagoak eta kontzientzia-maila handiagokoak izateko, eta horrela gure elkar bizitza harmoniatsuagoa eta emankorragoa izateko.
Horregatik, azken agurreko artikulu honetan, emakume bat eta bere liburuak gomendatu nahi dizkizuet udarako. Alice Miller, 1923-2010 (El drama del niño dotado y la búsqueda del verdadero yo. El cuerpo nunca miente. La llave perdida. Por tu propio bien; raíces de la violencia en la educación del niño... Frantsesez ere erraz aurkituko dituzte Iparraldekoek. Eta noiz euskaraz honelako liburuak?). Psikoterapeuta honek bizitza gehiena eman zuen haurrek guraso edo helduengandik jasotako tratu txarrek –eta tratu txarrak ez dira bakarrik zaplatekoak eta gorputzeko zauriak!– gerora dituzten ondorio larriak aztertzen: ondorioak norberarentzat helduaroan eta, beraz, ondorioak gizarte osoarentzat (horren haritik Hitler, Stalin eta beste hainbat pertsona publikoren biografiak aztertu zituen).
Gupidarik gabe eta ezin gordinago astintzen ditu familia, morala, erlijioa (“Ohoratu aita-amak...” dioen Hamar Aginduetako hori); kritikatzen du hezkuntza-sistema eta “pedagogia beltza”; larrutzen du gizartean dugun zigor eta espetxe sistema... Gure ohiko iritzi asko hankaz gora jartzen ditu ausardia handiz, besteak beste, genero-indarkeriaren sustraiak aztertzen dituenean. Berarekin ados egon edo ez, zer pentsa handia ematen duenik ezin uka. Baina ez da dena suntsitzera mugatzen, baizik eta eraikuntza osasuntsuak nondik nora joan behar duen ere garbi iradokitzen du. Beraz, animo, eta ea zuei ere niri bezain interesgarria gertatzen zaizuen emakume hau ezagutzea. Bizi pozik... eta ez adiorik!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]
"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]
"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]
Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]
Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.
Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]
Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]
Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]
Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]
Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]