‘Tolosaldeko Ataria’k jaso du albistea. Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak bigarren salaketa jarri dio Tolosako Udalari. Kultur jarduerak diruz laguntzeko oinarrietan euskara bultzatzeko irizpideak jarri ditu eta horretara dator salaketa. Udalak adierazi du legeak ematen dizkion aukera guztiak baliatzen segiko duela.
Lehen errekurtsoa 2013ko urte hasieran jarri zion Urquijok Udalari.