argia.eus
INPRIMATU
BERTSO BERRIAK
Gure esku dago

BeƱat Gaztelumendi 2014ko ekainaren 11

Beñat Gaztelumendi

Doinua: Hamalau heriotzena.

Zure eskua hartu
ezkero nireak
zeinek gelditu gure
ametsak, ideak!
Ekar ditzala gure
eskuzko bideak:
bueltan demokrazia
ta eskubideak
katea josiz izan
gaitezen libreak.

 

Manolo Arozena
 

Doinua: Aita Jainkoak egin banindu.

Jaio orduko lotuta gendun
jaso ezin den katea
batzuentzako mesede dena
euskaldunentzat kaltea
guk ez dugu nahi aterik itxi
edo inora joatea
bakar bakarrik nahi duguna da
gu garenak izatea.

 

Igor Elortza
 

Doinua: Uso xuria errazu.

Herritarrak ez al daki
zer estatus, zer lur zati
nola-norekin eraiki?
Ekologian, genero aldetik
finantzatan, kulturalki
nik gutxiago bozkatu nahi dut
ta gehiago erabaki.