Europar Batasuneko Legebiltzarra hautatu dugu eta aurreikusi behar da zer ekarriko digun datozen bost urteetan. Ziurrenik, Jean-Claude Juncker eskuindarrak eskuratuko du Europako Batzordeko buruzagitza eta orain arte egon denak, Barroso jaunak, egin duen lanaren oso antzekoa burutuko du, Merkelek eta lobby ekonomiko boteretsuek ez baitiote joko handirik egiten utziko. Beraz, austerizidioak jende txiroa jipoitzen jarraituko du eta klase ertainen gainbeherak ez du etenik izango.
Eta, zer gertatuko litzateke Martin Schulz sozialdemokrata hautatuko balute? Berdintsu. Nahiz Schulz eskuinaren “mailu” bezala saldu ziguten azken Legebiltzarreko lehendakari hautatua izan zenean. Baina hitz gogor samarrez gain, ez da gai izan EBko norabide neoliberala galgatzeko edo birbideratzeko. Hala ere, gerta daiteke bi alderdiek bat egitea EB gobernatzeko.
Izan ere, gogoratu behar dugu sozialdemokratak eta popularrak bat eginda daudela herrialde askotako gobernuetan, koalizioan. Alemanian bi alderdiek gobernatzen dute eta Europako periferiaren egoera tamalgarria gobernu horri egotzi behar zaio, austeritatearen sustatzaile nagusia bera baita, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) osatzen duten Troikaren alboan. Grezian ere gobernuan bi alderdiak daude. Frantziako Estatuan Hollanderen sozialdemokratak eskuina bezain urruti joan dira jendarte gastuen murrizketetan. Eta abar.
Espainiako Estatuan, berriz, zein da bi alderdi nagusien arteko aldea ekonomia arloan? Ederki asko dakigu 2011ko abuztuan Zapateroren zuzendaritzapean bi alderdiek Konstituzio higiezina aldatu zutela finantza erakundeen ordainketei lehentasuna emateko aurrekontu publikoaren gastu guztien artean. Horrela, kobratzen lehenak izango dira bankuak eta gero hiritarrok, zergadunok. EAEn eta Nafarroan ere bat egiten dute ekonomia eta abertzaleen aurkako politiketan.
Bestalde, hauteskunde kanpainan isilik egon dira Merkataritza eta Inbertsioetarako Atlantikoko bi aldeetako Hitzarmen (TTIP edo ATCI) beldurgarriak gure artean izango dituen ondorioei buruz; kanpainako egun gehienak “matxismoa dela eta ez dela” aritu dira, gai horietan baitituzte aldeak, ez ekonomian non berdintsuak baitira bi alderdiak. Izan ere, Hitzarmen hori onesten bada, ondorio kezkagarriak izango ditugu ekoizkin transgenikoei eta beste hainbat elikagai kaltegarriri ateak irekiko zaizkielako. Multinazionalen mozkinak babestuta geratuko dira beraien murrizketak ematen badira estaturen bateko neurri politiko-ekonomikoak direla eta; kasu hauetan konpentsazioak eska ditzakete eta aurrekontu publikoek izango dute murrizketa horien erantzukizuna.
Hau guztia kontuan hartuta, EBko Legebiltzar berriak kemen ahula izango du Troikari aurre egiteko, dena kontrolpean baitaukate bi alderdi nagusiek eta horiek lobby aseezinen zerbitzuan. Hala ere, Legebiltzar hori bozgorailu bikaina izango da makroekonomian hartuko diren neurri kaltegarriak aireratzeko, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko edo Espainiako demokrazia defizitarioa salatzeko. Horiek izango dira, besteren artean, alderdi txikiek osatutako taldeek egin dezaketena.
Beraz, Europar Batasunak bere agintari ekonomikoek markatzen dioten bidetik jarraituko du, negozio handiak sustatuz eta horren ondorioz jendarte kohesioa ahulduz. Azken finean, bere legitimitatea eskasago bihurtuko da, kontatzen zizkiguten istorio miresgarriak ezerezean geratzen ari baitira.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]